Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Iturriko urik gabe gelditu ginenetik, ordea, alferrik genuen butanozko berogailua. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 183. orr.
Butanoa ekartzea ahaztu zitzaion, baita guri eskatzea ere, eta handik laster geratu ginen sukalderik gabe. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 184. orr.
Butano gutxi geratzen da. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 190. orr.
Butano txiki bat geneukan, bi-hiru sutakoa, eta hormak zikintzen zituen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 388. orr.
Itzali du butanoa, kendu du lapikoa su gainetik, jaso du tapa... «Kuskue tanden», 2004 - 31. orr.
Karabanaren barruan propanozko bi butano eta kanpingasa zeudenez, Ertzaintzak errepidea itxi egin behar izan zuen. Berria - Euskal Herria 2006-03-15
Beste batzuetan, berriz, butano koskor batekin bertan egiten dugu zeozer: haragi xerrak frijitu eta antzekoak; betiere, etxetik eramanda. Berria - Kirola 2004-06-16
Inork ez zuen berogailu zentralik edo elektrikorik, gasa iritsi ere ez zen egiten, butano-bonbonekin ibili behar zen beti gora eta behera, sukaldea zen etxeko leku bero bakarra neguan. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 144. orr.
butano bonbona 9 euro, ikusten da prezio zerrendetan. sukaldeko butano-botilak erabiltzen zituen, eta beharbada horietako baten leherketak eragin zuen ezbeharra. Berria - Kultura 2004-08-08
Nonbait, berdin zitzaion butano banatzailearekin edo argindarraren gastua neurtzera zetorrenarekin oheratzea. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 67. orr.
Seur furgoneta bat, auto urdina, auto zuria, auto gorria, beste auto zuri bat, butano kamioia, taxi bi... Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 151. orr.
Ez nuela Donostian, beste usain batzuk lagun nituela -ikasle-pisuko butano sukaldearena, Guzziaren motorrarena-, Iruainen mira berezirik sentitu. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 287. orr.
Butano estufa zen, aurrealdeari su eman eta gori gori jartzen zena. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 269. orr.
butano-ihes batek beste gizon bat hil du, don Tiburcio Martínez Loureda. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 115. orr.
butano bonbona (6); butano botila (3)