Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Telebista handi bat zegoen mahai txiki baten gainean, eta handik gertu sofa bat, butaka bat eta lanpara zut bat. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 15. orr.
Aita butakan jarrita zegoen, eskuak bular gainean gurutze, eta begiak itxita. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 53. orr.
Butakan eseri eta jan, beste ezer ez. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 15. orr.
Iganderoko zinezaleak ez baitziren sekula beheko 21garren ilarako butaketan esertzen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 318. orr.
Butakaren lepoan atseden hartu zuen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 197. orr.
Katharine Hepburn, butaka baten ertzean eserita, lan-baldintzak zehazten ari zitzaion Spencer Tracyri. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 175. orr.
Egongelako larru beltzeko butakan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 18. orr.
Bere butaka tapizatuan eseri zen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 16. orr.
Lan honek daukan onena, butaka dotoreetan eseri eta zetazko izara artean etzatea da. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 41. orr.
Ternik ia-ia arratsero butaka-txartelak izaten zituen debalde eta nire senideei eta amari oparitzen zizkien. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 75. orr.