Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
busturiar izlag/iz Busturiakoa, Busturiari dagokiona; Busturiako biztanlea.
Euskal Herrian jokatu dituen probetan jaun eta jabe izan da txirrindulari busturiarra. Berria - Kirola 2004-01-20
Busturiarra da gaur irabazteko faborito nagusia. Berria - Kirola 2004-09-10
David Seco txirrindulari busturiarrak Arnaoko (Asturias, Espainia) proba irabazi zuen herenegun. Berria - Kirola 2004-11-30
David Seco busturiarrak bere sasoi onenean ez dagoela aitortu du. Berria - Kirola 2004-12-11
Busturiarrek harriturik entzuten zuten itzelezko istorioa, eta zehazkizun bakoitza gero eta zurrumurru ozenagoz hartzen zuten. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 127. orr.