Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Umeen antzera agurtu nau eskuaz leihatilaren atzealdetik, eta busa abiatutakoan urrundu egin naiz handik, bere azken hitzetan pentsatuz. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 154. orr.
Busa hain betea zetorren, ateak ez baitzitezkeen ireki ere egin. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 309. orr.
Italiar polizia bat igo da busera. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 56. orr.
Alboan jesarri zitzaidan busean. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 82. orr.
Hoteleko harrera-gelan zegoen gazteari busen huelgaz galdetu diodalarik, horrela erantzun dit: [...]. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 26. orr.
Errugabeak dira atxilotu dituzten bi horiek, uruguaitarra eta busaren arduraduna. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 91. orr.
Jendeak poliziaren aurreko hiru bisitak bezain normal hartu du laugarrena ere, buseko txartelaren prezioan sartzen da nonbait dokumentazioa behin eta berriro erakutsi beharra. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 57. orr.
Ez zebilen busik, ez nuen taxirik ikusi. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 295. orr.
Parez pare, busen eta trenen geltoki bana. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 42. orr.
Gurdi, auto, bus, kamioi edota tren, guztietan antzeko hersturak loaren egiteko. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 30. orr.
Irteten ari da geltoki handitik Teheran-Istanbul bus zuzena, bi egunetan Europako mugaraino heldu beharko lukeena. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 155. orr.
Kalkuta ondoan bide bazterrean bus ttipi bat txikituta ikusi genuen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 168. orr.
Gurean ikus daitekeen bus zaharrena berria da hangoen aldean. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 163. orr.
Hiribidea zeharkatzera gindoazela, bus-markesina baten ondoan beste talde bat zegoela konturatu ginen, gure kartelen gainean berenak pegatzen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 88. orr.
Sei ordu eta erdiko bus-bidaia Meridatik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 249. orr.
Bus-txoferra. Pako Aristi «Note book», 2005 - 18. orr.
Internet atariak bus geltokietan Baionan. Herria 2005-04-28
Esnatu naizenean, leihora joan, eta hotel aurrean dagoen bus-geltokira begiratu dut. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 26. orr.
Beste izen bakan batzuk irakurtzeko astia dut bus estazioko hormako mapan: Pearl Lagoon, Corn Island, Sandy Bay, Gray Town, Bragman's Bluff. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 16. orr.
Gautxori-busak argiz betetzen zuen kalexka, eta bistakoa zen hutsik zegoela, kale hartan ez zegoela inor. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 33. orr.
bus bat (3); bus geltoki (3); bus geltokiaren (3); busetik jaitsi (3); da busera (4); gautxori busa (5); gautxori busak (4); gautxori busak (4)