Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Segizioak aurrera egin zuen, eta haien buru zihoan gizona, bere gorpuzkera biribil antzekoarekin, bere aljuba eta kaftanean bildua zihoan, buruzut, bere begitarte beltzaxka eta tximino airekoa, ezker-eskuin mugituz. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 194. orr.
Harro eta buruzut segitzen baitzuten biek, zein baino zein gehiago. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 56. orr.
Roldo dei Prati sukarragatik dardarka ari zen eta nekez zegoen zutik, baina bera ere buruzut zihoan. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 77. orr.
Eta haren laidoak eta irainak, buruzut joatea eragozten ziotenak. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 72. orr.
Madrazo ez da auzi honetatik duintasunez eta buruzut aterako. Berria - Euskal Herria 2004-05-27