Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Muinoetan buruxkak kulunkan. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 106. orr.
Ostertzak gora eta behera nola egiten duen ikustea, buruxkak mugitzen dituen haizearekin. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 38. orr.
Pozaderako urez gainezka zeuzkaten begiekin ikusi zuten buruxken desordena beheko soroan. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 51. orr.
Xirmenduz zein buruxkaz sustatu sutetik hastapenean, ke marra meharra bermatzen baldin bazen, ondotik su nasaia, ausarta eta tematsua emendatzen ari zela ikusten zuen Pierra etxeko premu iragarriak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 14. orr.
Horra hor zure senarra, buruxka harjoa legez bere anaia osasuntsua izurritzen. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 150. orr.
Bihotz-bihotzeko elkar-hartze ona palmondoa bezala loraturik, bakeak aurrera ere jantz zezan bere buruxka-girlanda. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 211. orr.
Begiratua egingo diot izarapean liburu-dendako mutilak oparitu didan kondaira-buruxkari. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 100. orr.
Hala nola bailitezke beste animatzaileen arimak eta ere buruak edo buruxkak, besoxkak, eskuxkak eta animatzen eta formatzen dituzten gorputzeko zatien beste hatz behatzak. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 61. orr.