Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
burutzia
1 burutziarik ezin eginez ezin aurre eginez.
George Bush aho-mihitan da, bixtan dena, bai eta haren pekoek ere lanak dituztelarik halako makurrari burutziarik ezin eginez. Herria 2005-09-08
Eta azkenean, barnetik ala kanpotik jazartzen zitzaizkien etsai guztiei burutziarik ezin eginez, beren arerio girondino guztiak suntsitu zituzten. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 63. orr.
· Hots, ezin burutziarik eginez, badira amerikanoak Saddam Husseinen ohiko armadaren aintzindari trebatuez behartzekotan direnak. Herria 2004-04-29