Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zazpigarren egunean, nolanahi ere, hil egin zen, eta hiletetarako janzten ari zirela konturatu ziren marra bat zuela burutxoan belarritik belarrira eta marra hori umea sorginduta eta sorginak janda zegoelako seinale argia zela. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 104. orr.
Kontraesanez beteta zeukan burua, burutxo hura, gaztetan jasotako kolpeen ondorioz nahiko jota geratu zitzaiona barrutik nahiz kanpotik. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 109. orr.
Emakumeak ezin zuen igarri ere egin zer zen umeen burutxoetan bueltaka zebilena. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 276. orr.
Burutxoan txukun eta apain bildurik zeraman bere adats urrekolorea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 136. orr.
Zurea bezalako burutxo polit baten gainean, kapela ederrago bat ikusi nahi nuke. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 97. orr.
Lizunkeria eroenaren irizpide guztiak sartuko ditugu burutxo polit horretan. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 40. orr.
Hortik eratzaten dituzte abereek euren gorputzak larre alaietan, gizenez astundurik, eta esne zuria erioten errape handituetatik; hortik jostatzen dira ume berriak, zango ahulekin saltari, belartza gurietan, euren burutxo bigunak esne hutsean xoraturik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.
Hegazti umeok, hegazti babook, hegatsez ezin duten hegazti ohi potolook, urrats laburrez ibiliko dira, euren ibilera barregarriarekin, balantzaka, burutxoak makurtuz. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 261. orr.
Gero burutxoak zabaltzen joan ziren kanpai itxura hartu arte. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 22. orr.
Kui txiki eta estu bezalako burutxoa du. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 139. orr.
Bazirudien nerbio bakoitza tente jarritako alanbre bihurri bat zela, eta alanbrearen muturrean burutxo txiki bat zegoela, izuaren izuz begiak beren zuloetatik zoro-zoro aterata, ahoa zabal-zabalik, dardarka. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 22. orr.
Bere bi titiek ito nahirik bezala estutu zuten nire txilibitua, honek, tarteka, bere burutxo gorria erakusten zuelarik erretenean. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 69. orr.