Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alde batera utzi zuen politikan aritzeko burutazioa. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 93. orr.
Berehala uko egin nion desertatu eta ihes joateko burutazioari. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 152. orr.
Burutazio bat besterik ez zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 322. orr.
Bere burutazioa: Erromaraino auto-stopez joatea! Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 162. orr.
Burutazio bat dut: beste ehizaldi bat antolatuko dugu, eta, gau erdian, isil-gordeka eta mozorroturik itzuliko gara jauregira. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 15. orr.
Hau da burutazio horrek gogora ekartzen didan lehenbiziko gauza: [...] beldurrik gabe esan daiteke mende hau izan dela historian zehar emankorren eta aberatsenetako bat. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 16. orr.
Burutazio bat edo bihozkada bat abiapuntu duela -zenbaitetan datu aski zehatzak aurkezteko lotsarik gabe bada ere-, sakonera berrietara eta ikuspegi berezietara garamatza sarri askotan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 8. orr.
Baina ezetz esan nion neure burutazioari. Txillardegi «Putzu», 1999 - 350. orr.
Baina ez da hau une hauetan Asier kezkatzen duen burutazioa. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 280. orr.
Milaka ideia zetorkidan burura, bor-bor egiten zuten horrenbeste burutaziok nahasian, baina ez nuen ezer argirik ikusten. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 70. orr.
Beste koaderno batzuk ere baditut aldean, zernahi burutazio jasotzeko. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 14. orr.
Harri eta zur gelditu zen une batez, bere burutazioek beldurtuta. Elizen arteko biblia Dn 4,16
Orduan pentsatu nuen ezen hura sorpresarekin lotua egon zitekeela, eta, halatan, mila burutazio izan nituen, guztiak ere alferrikakoak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 431. orr.
-Kanpotar hori: zer burutazio dabilkik? Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 110. orr.
Berari zegokionez kontatu zion gizon on batek eskolara bidaltzeko burutazioa izan zuela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 124. orr.
Irribarre egiten du begiekin ere zapata berriekin halako paseoa egiteko burutazioa izateagatik. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 29. orr.
Izan ere, ezin komikoagotzat zuen New York ez zen beste tokiren batean bizitzeko burutazio hutsa. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 149. orr.
Gero Danek burutazio ezin hobea izan du: garagardotegi batean afaltzea. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 128. orr.
Burutazio polita eta erakargarria iruditzen zitzaion. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 131. orr.
-Bai, burutazio bikaina! -esan zuen Ronek-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 214. orr.
Betiereko burutazio arin eta isil-gordekoa zuen akuilu, agian gau hartan gauzak onbideratzen has zitezkeelakoa. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 157. orr.
Pentsamenduak, burutazio diaboliko batek eraginik, abaila bizian zebilzkion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 339. orr.
Um Hamidak burutazio bitxi eta harrigarri bat izan zuen, hain zuzen ere ezkontzak bideratzearekin zerikusia zuena. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 36. orr.
Ninive, zuregandik atera da Jaunaren aurka asmo txarrak darabiltzana, burutazio gaiztoak dituen gizona. Elizen arteko biblia Na 1,11
Bat-bateko burutazio batek erne jarri ninduen: biak konpontxo eginda baleude niri adarra jotzeko? Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 99. orr.
Bat-bateko burutazioa izan zen, denbora irabaztearren botatakoa. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 199. orr.
Pentsa ahal guztiak egiten ari zela, desorduko burutazio bat etorri zitzaion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 163. orr.
Askotan neure kabuzko burutazioek itsutu egiten naute. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 60. orr.
Gero, koaderno beltza atera dut, sedukzioari buruz bertan biltzen ari naizen burutazio-sailari beste bat eransteko. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 171. orr.
bere burutazio (3); beste burutazio bat (3); burutazio bat (31); burutazio bat etorri (3); burutazio bat izan (17); burutazio batek (5); burutazio bikaina (3); burutazio eta (8); burutazio haiek (7); burutazio hark (3); burutazio hau (6); burutazio hauek (4); burutazio hauetan (3); burutazio hauetan zebilela (3); burutazio hori (5); burutazio horiek (3); burutazio horrek (3); burutazio horri (3); burutazio hura (7); burutazio izan (4); burutazio izan nituen (3); burutazio okerrak (3); burutazio ona (3); burutazio txarra (3); burutazio txoro (3); burutazio zoro (3); edozein burutazio (3); eta burutazio (9); hain burutazio (4); hainbat burutazio (3); laguna burutazio (3); laguna burutazio hauetan (3); mila burutazio (4); mila burutazio izan (3); nire burutazio (4); ze burutazio (3); zer burutazio (4)
bere burutazioa (3); burutazioa izan (15); burutazioa izan zen (3); burutazioa izan zuen (5)
bere burutazioak (4); beren burutazioak (5); burutazioak eta (4); eta burutazioak (4); nire burutazioak (3)
nire burutazioen (3)
bere burutazioetan (6); nire burutazioetan (3)
burutazioren bat (3)