Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

burutapen (ETCn 529 agerraldi) 1 iz gogoeta; burutazioa.

Eta burutapen triste hori nerabilela buruan, zalantza sortu zitzaidan zinegotziak benetan hezur batzuk eman ote zizkidan edo -hasieran ideia hori izan baitzuen- harri batzuk besterik ez.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 330. orr.

Periodistikoki zuzena, aseptikoa, burutapen eta iritzirik aipatu gabe; objektiboa, alegia.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 191. orr.

Urrutitik sumatzen dituzu nire burutapenak.  Elizen arteko biblia   Sal 139,2

Burutapen hauek zerabiltzan gogoan eta maiz aritzen zen bere buruarekin isilean hizketan, baina ez zizkion inori bere pentsamendu ezkutuak agertu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 214. orr.

Burutapen horrek piztutako kolerak haize eman zidan eskailera azpira ailegatzeko, jende artean bidea irekita.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 346. orr.

Eginik, bada, prestakizun hauek, ez zuen gehiago itxaron nahi izan bere burutapenak egiteari ekin gabe.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 19. orr.

Zuzen ari zen zalantzarik gabe, baina bat-batean beste burutapen bat etorri eta ziplo eten zion aurreko gogoeta.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 97. orr.

Burutapenen arrapalada hartara bildu zitzaion bihotza ere.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 91. orr.

Burutapenetan sartu baino nahiago dut Conde Pumpidok esan duena sinetsi.  Berria - Euskal Herria   2006-02-05

Kantuan hasten bada, hari-punttatik hortxe aterako diogu-eta burutapen guztien mataza.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 130. orr.

Hitz haiek zeozer ezkutatzen zutelako burutapena ziurtatzean, amorru bizia sentitu zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 88. orr.

Orduan gizonak etxolen zuhaitz enborrez baliatzeko burutapena izan zuen, beste bi presorekin batera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 134. orr.

Han joan zen etxekoandrea, pastelak prestatzeko burutapena gauzatzera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 87. orr.

Harrezkero, galipota oinpean bezala itsatsi zitzaidan nire buruaz beste egiteko burutapen hura sabelean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 36. orr.

Une hartan, Muche polit-polit janzteko burutapena izan zuen, jaka eskoziar txiki bat soinean eta belusezko txapela buruan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 188. orr.

Etxe hau uzteko asmoari dagokionez, burutapenak ez dauka zentzurik.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 163. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zintzo hiltzen direnek sari bikaina izanen dutela uste baitzuen, burutapen santu eta ederra izan zen hura.  Elizen arteko biblia   2 M 12,45

Burutapen irrigarria eta erlijioaren aurkakoa da!  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 155. orr.

Horrela, hura burutapen gaizto horiekin zebilela, deabruak zabalik zeukan atea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 986. orr.

Espiritua larritzen hasi zitzaion, deabruzko burutapenen eraginpean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 573. orr.

Etengabeko burutapen hauen erasoek gogorki kezkatzen zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 499. orr.

Errautsez janaritzen da, gezurrezko burutapen zoroek okerbidetik daramate.  Elizen arteko biblia   Is 44,20

Eta zurekiko burutapenak, esnatu nahi dutenen ahaleginak bezala ziren.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 229. orr.

Azken bolada honetan erabat desagertu zaizkit horrelako burutapenak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 132. orr.

Beste burutapen mordoa erdal amargo horrek ekarri dit.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 295. orr.

Ikuskarietan murgiltzen dira eta beren giza burutapen ergelez harropuzturik dabiltza.  Elizen arteko biblia   Kol 2,18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus