Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

burusoil (ETCn 1.075 agerraldi; orobat buru soil g.er.) 1 izond burua soila duena.

Adin ertaineko gizon burusoil bat, ardura dorpeek behar baino lehen aguretua.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 304. orr.

Beroki luze, purpura-kolorekoa zeraman gizon burusoil batek bostekoa eman zion kalean aurreko egun batean eta txintik esan gabe alde egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 32. orr.

Luis Errukitsuaren alderdikoa zen, eta Karlos Burusoilaren aginduz idatzi zuen historia.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 334. orr.

-Italiarrak sotoan gordetzen dituen tabako kutxak zitiztean helburu, dudarik gabe -erran zuen Fritz burusoilak.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 112. orr.

Zahartxoa zen, burusoil samarra, bere aurpegiak gordetzen zuen behinolako aurpegiaren zenbait hazpegi, baita haragi apur bat ere.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 206. orr.

Neskaren parera iritsi zenean, gizon oliba-kolore burusoilak gorpua bultzatu zuen alde batera, eta neskari hitza zuzendu: dantzan ingo al deu?  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 57. orr.

Aldamenean, agure argal, burusoil eta zurbil bat zuen, masail-zimela.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 14. orr.

Gizon motza zen, lodikotea eta burusoila.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 285. orr.

Hirurogei urte inguruko lodikote burusoila zen, blai izerditan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 140. orr.

Nahiz burusoila edo kasko pelatua den, ez du Gehexan Pontto-k deus bilo luzedunen kontra.  Herria   2004-02-05

Bizargina burusoila zen eta kokots urdin eta biribila zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 372. orr.

Aitak berrogeita hamar urte inguru izango du: ilea bakantzen hasia, baina ez burusoila, ile-gorria.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 29. orr.

Santxo Osoa guztiz burusoila zen eta ez zuen hortzik ez haginik ahoan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 62. orr.

· 250.000 hegazti, 2.800 itsas igaraba, 300 itsas zakur, 250 arrano burusoil eta 22 orka hil zituen.  Berria - Gaiak   2006-03-12

2 (izen gisa) burua soila duen pertsona.

"Burusoila" zen gidari eta, antza zenez, baserrirantz zetorren.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 57. orr.

Nire autoan zihoan lagunari burusoilak atsegin zitzaizkiola esan nioan eta barre egin genian.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 165. orr.

Aizkorri (Bilboko arduraduna) eta Burusoila (Eskuinaldeko burua) izan ezik, beste guztiak elkarrekin zaudete.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 21. orr.

Hau, piztia itxurako burusoil bat, hurbilen zuen atetik desagertu zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 121. orr.

Nire adin jirako bi burusoil patetikoren paretik igarotzean, beldurra sentitu dut biongatik, Zöerengatik eta biongatik, alegia.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 34. orr.

Juduaren egongelako apaingarriak Tommy-aren kulatarekin apurtzen ari zen burusoil madarikatua.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 204. orr.

3 (adizlagun gisa)

Gazakoak burusoil daude dolutan, Axkelongoak mutu.  Elizen arteko biblia   Jr 47,5

Jakina, laster nagoke erabat burusoil...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 148. orr.

Gizon bat, ilea erori eta burusoil gelditzen bada, garbi dago.  Elizen arteko biblia   Lb 13,40

Soldadu guztiak burusoil gelditu dira eta bizkarraldeak zauriturik.  Elizen arteko biblia   Ez 29,18

Oso burusoil geratu zen zahartzaroan; hala ere, bere etxean, buruhas estudiatzeko ohitura zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 20. orr.

Guardia zibilen sarjentua bi milizianoen artean atera zuten, bere uniforme berdearekin, burukorik gabe, burusoil, aurpegi oso nekatu eta zurbilarekin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 34. orr.

Argalagoa aurkitu duzu eta burusoilagoa.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 77. orr.

4 iz buru soila.

Apaizak miatu egingo du, eta kopeta eta burusoileko mantxaren handitua zuri-gorrixka ageri bada, larruazaleko legenaren antzekoa, [...].  Elizen arteko biblia   Lb 13,43

Soldaduari eroria zitzaion buruko musuzapia eta orain haren burusoilak distira izerditsu bat zabaltzen zuen ilunabarreko argi gorrixkaren pean. euren burusoil dirdiranteak, euren begi borobil eta amultsuak, euren bibote luzeak, euren gorputz astun aratza. gero ustekabean osaba Viliren burusoil arrosa agertu da lanpararen argitan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 14. orr.

Ai, Ibarra, hire burusoil hori musukatzeko gogoa diat!  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 25. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus