Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Margoti eta niri bururdi eta tapaki bana eman ziguten. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 269. orr.
Aizan, Fetinia, ekarri lumatxa, bururdia eta izarak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 74. orr.
Zapi bat eta bururdi bat hartu, bainuko bata jantzi, txapinak jarri eta aitarengana joaten naiz korrika. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 132. orr.
Lisak bururdian hondoratua zuen burua, eta Quenuk bizkarra baizik ez zion ikusten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 225. orr.
Mutil koskor mehe bat zen, itxura gozokoa, ahaztutako saltxitxoi zatiak eta urdaiazpiko muturrak lapurtzen zituena; bururdiaren azpian gorde eta gauez jan egiten zituen, ogirik gabe. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 95. orr.
Florentek bururdi bat egin zuen aza hosto pila batez, eta zeruari begira jarraitzen zuen, non distira arrosa handi bat pizten ari baitzen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 287. orr.
Petrovek zioenez, erizainak haur bat izan zuen begiralearekin, eta hil egin zuen, bururdiarekin ito eta gauez basoan lurperatu zuen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 193. orr.
Zenbait gizonek erregea jaso zuten, eta lantzen makilen gainean burusiak zabalduz, nolabaiteko andak prestatu zituzten hirira garraiatzeko. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 145. orr.
Bururdi zuria musukatzen igaro zuen gau osoa. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 197. orr.
Ohartua naiz balaku bat dela emakume guzti-guztiei eskaintzen ahal zaien bururdirik biguinena. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 210. orr.
Edari beroak, gargarak egitea, iodo igurtziak, atsedena, bururdi termikoa, ur berozko poltsak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 162. orr.
Sekulako iskanbila antolatu zuen zorioneko bururdi hori zela-eta. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 266. orr.
Nahiago izango huen [...] bioleta-uraren usain goxoa zerion ohe bigun batean jaio, ama sedazko maindire artean etzanda, bururdi-azal loredun batekin? «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 29. orr.
bururdi kontra (3); eta bururdi (3); eta bururdiak (3)