Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Paperra honela bururatzen zen: "Harrazue pazientzia, zenbait egunen buruan jinen gira". Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 132. orr.
Laster bururatu zait, Coto herrian hain xuxen, Lugoko probintzia, eta hasten da beraz A Coruñakoa. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 225. orr.
Kantu bat bururatu eta bertze bati ekin dio Polletek. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 44. orr.
Solasaldia bururatua zela ontsa konpreniarazi zion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 16. orr.
Biek kontzentrazioko kanpalekuak ezagutuko zituzten Dachau eta Büchenwalden, gerla bururatu arte. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 6. orr.
Gerla bururaturik, etxera, bizirik eta osorik, itzultzen ari zen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 208. orr.
Klasea bururatzean, nora ari ziren mutikoak? Pilota plaza xaharrera, bi urratsetan izanki eta. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 46. orr.
Iazko ekainean bururatu zituzten lau urte iraun zuten formakuntzak. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 15. orr.
Xede eder hori ez zen, egia erran, bururatu ahal izan. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 63. orr.
Bururatu zitzaion, Joanesi, eritetxeko aldia ere. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 191. orr.
1944ko udazkena bururatzera zihoan. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 187. orr.
Ez zuen bere erranaldia bururatzeko astirik ukan. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 95. orr.
Laugarren eguna ari zait bururatzen hemen. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 38. orr.
Ari naiz "Batita Handia" liburua ezin bururatuz. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 8. orr.
Nik neuk ere doktoregoa ahalik eta azkarrenik bururatzea agindu nion 1978an. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 58. orr.
Gogoratzen zait, haurra nintzelarik, eta Hazparne ene sorterriko elizan beretter ibilki, igandetako meza nagusia bururatzean kantatzen ohi zela: Domine salvam fac rem publicam!, "Jauna salba ezazu, otoi, Errepublika! Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 17. orr.
Erreginak bururatutzat jo zuen batzarra, ihardesteko txandarik inori eman gabe. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 87. orr.
Horrekin bururatuko da aurtengo sasoia Baionattipian. Herria 2004-07-01
Aurten bururatuko dira Hitzarmen Bereziaren baitan abiatu ziren proiektuak. Berria - Euskal Herria 2006-01-14
Goihenetxek hasia eta haren adiskide historialariek bururatua. Berria - Harian 2005-05-03
Eguna bururatua, ateak hetsiak alde bat biharamun goiza arte, gaua haste... Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 55. orr.
Ez ditut lerro hauek bururatu nahi berantetsia dugun bertze gertakari bat aipatu gabe: Filipe Bidarten libratzea, larunbatean milako bat lagunek eskatu duguna Baionako karriketan. Herria 2005-12-15
Badugu Parisen etorbide bat, hain zuzen han bururatzen da Frantziako itzulia, eta nahi eta ez, munduko etorbiderik ederrena da. Herria 2002-07-25
· Lisboak ematen zuen, nolabait esatearren, mendi-magalean bermaturiko bitxi bat, bere burua eguzkiaren boluptuositateari eskaintzen ziona, dena dirdaizez estalia, hor goian gazteluko meskitak hiria bururatzen zuela. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 340. orr.
Leku bitxiro aparta zuen indioilarrak familia-mundu sotil, bare eta maratz hartan: beharbada, harroputz, moldakaitz eta haserrekorra izanik bera, kontrako tasunak bururarazten dituelako, eta hala guztien burlagai eskurakoa bihurtzen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 21. orr.
Zinez, Ortega-ren konferentzia guztia Renan-en jarraipen eta garapen bezala dago bururatua. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 236. orr.
Defini al daiteke osotasun bat ala kateaketa soilak besterik ezingo ditugu bururatu? Les mots et les Choses lanean mugarritze metodologikoaren faltak eraman ahal izan du pentsatzera nire analisiak totalitate kulturalak balira bezala bururatu ditudala. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 10. orr.
Lanok nolabaiteko desordena batean bururatuak izan dira eta euren artikulazio orokorra argi eta garbi definitu barik. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 22. orr.
Erraz bururatzen da harreman hau ez dela berbera "gaua erortzear dago" motako enuntziatu batean eta "ondorio orok bere zergatia du" motako enuntziatu batean. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 108. orr.
Aldez aurretik bururatuko zitzaion St. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 170. orr.
Eustacheren samina, bururatuko zitzaizkion etxeko guztien susmoak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 170. orr.
Hauxe bai Valcornejan etengabe bururatzen zitzaidan bazterra! Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 31. orr.
Baina bazekien, galderak bururatu ahala konturatu zen gertatutakoaz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 202. orr.
Bururatu zitzaion, ordea, behin baino gehiagotan, doilorkeriaz jokatzen ari zela, baina hain zen Linda zoragarria! Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 195. orr.
Eta beste kezka bat bururatu zitzaidan orduan: auzokoren batek ere entzun zezakeen hots hura! Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 91. orr.
Bururatzen zitzaidan ate bat ireki nuela giltza batez, eta ate askoren giltzaren jabe nintzela, agian guztiena. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 111. orr.
Horretarako, ez zait bururatu gure etxea baino toki hoberik. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 127. orr.
Pentsa itzazue, beraz, ezein aurkakori ere bururatu ez zaizkion objekzioak, eta armak mailegatu iezazkiezue eta berak desira dezakeen leku egokiena utz iezaiezue. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 264. orr.
Bururatutako lehenbiziko gauza, onena bera den hobe ongi pentsa. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 90. orr.
Lehen oroit-ahaleginean, ez zitzaidan pertsonaia zoriontsu bat bakarra ere bururatu. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 216. orr.
Izenburu bikain bat bururatu zait oraintxe kapitulu honentzat: [...]. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 156. orr.
Ihesten saiatzea, ezta bururatu ere. Berria - Harian 2005-07-07
Ez zitzaion bururatzen azterketa batean jartzeko modukoa izan zitekeen ezer. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 239. orr.
Baso bat esne! Nori bururatzen zaio! Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 183. orr.
-Zelan ez zaigu lehenago bururatu? -esan zuen orduan Zigorrek, bere buruan argitxo bat piztu balitz bezala-. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 97. orr.
Ideia bikain bat bururatu zait, eta zure esku nahi dut utzi haren obratzea. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 41. orr.
Munduko denbora guztia daukat gymnasiumera joateari utzi diodanetik, hori erantzutea bururatu zitzaidan, baina ez nion ezer esan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 166. orr.
1967an Bettek proposatu zion arte, ez zitzaion inoiz ere bururatu bera familia-egitasmo finko batean sartu ahal izango litzatekeenik, are gutxiago bere burua senar bihurturik ikusiko zuenik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 47. orr.
Bururatu ere ez zitzaidan egin inori esatea Marroren etxeordean gertatua zitzaidana. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 16. orr.
Artikulua idazterik ez zitzaidan bururatu ere egin une horretara arte, eta pentsatuko duzue nola nengoen. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 59. orr.
Bai, sekula bururatu ez zaidan arren, ideia polita litzateke ama eta biok oporretan elkarrekin joatea. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 108. orr.
Eta, horrela, zenbatetan bururatzen zaidan ezen azkenean edabea edan gabe joanen naizela mundu honetarik...!"Gerra gogoratzera ez, ezin baitut burutik kendu" esatea bururatu zitzaion, baina ez zuen esan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 646. orr.
Orduan, zerbait erran behar nuela bururatu zitzaidan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 267. orr.
Ordu arte, berari entzun nion arte alegia, ez zitzaidan bururatu nirea istorio tristea izan zitekeenik. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 458. orr.
Eguberri aurretik bururatu zitzaien ideia, baina artean ez zuten tinko hartua erabakia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 242. orr.
Bururatu ere ez zaio egiten bertze era batera mintza litekeenik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 365. orr.
-Soilik ingeles txoro batzuei bururatzen zaie eztei bidaian Bilbora etortzea. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 223. orr.
Alde egin zuenean, Vistulara joango zela bururatu zitzaidan, bere burua uretara botatzera. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 132. orr.
Afera bururatuak baizik ez zaizkizu laket. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 302. orr.
arte bururatu (6); auzia bururatu (4); azkenean bururatu (6); baina bururatu (6); bat batean bururatu (5); bat bururatu (50); bat bururatu zait (9); bat bururatu zitzaidan (13); bat bururatu zitzaion (14); bat egitea bururatu (6); batean bururatu (14); batekin bururatu (18); batekin bururatu da (10); baten inguruan bururatu (7); behar nuela bururatu (4); behar zuela bururatu (5); berari bururatu (6); berean bururatu (5); besterik bururatu (7); bigarren bururatu (5); bigarren bururatu du (4)
bururatu ahal (12); bururatu ahal izan (7); bururatu aintzin (5); bururatu aitzin (6); bururatu arte (13); bururatu baino (14); bururatu baino lehen (12); bururatu baita (6); bururatu baitzitzaidan (9); bururatu behar (9); bururatu beharra (4); bururatu berri (6); bururatu bezain (11); bururatu bezain laster (11); bururatu da (156); bururatu da beraz (5); bururatu da besta (5); bururatu da eguna (4); bururatu da igandean (4); bururatu dela (5); bururatu delarik (6); bururatu den (6); bururatu dena (8); bururatu dira (20); bururatu dituzte (7); bururatu du (53); bururatu du bere (5); bururatu du mundu (5); bururatu dugu (6); bururatu dute (44); bururatu dute beren (4); bururatu dute partida (9); bururatu ere (56); bururatu ere egin (11); bururatu ere egiten (7); bururatu ere ez (22); bururatu eta (51); bururatu eta egin (4); bururatu ez (26); bururatu gabe (10); bururatu izan (6); bururatu nahi (8); bururatu nuen (4); bururatu omen (5); bururatu omen zitzaion (5); bururatu ondoan (12); bururatu orduko (12); bururatu ote (6); bururatu zaidak (7); bururatu zaidan (14); bururatu zaigu (4); bururatu zaio (22); bururatu zaion (4); bururatu zait (71); bururatu zaizu (12); bururatu zelarik (9); bururatu zen (21); bururatu zenean (4); bururatu zitzaidala (6); bururatu zitzaidan (194); bururatu zitzaidan bat (4); bururatu zitzaidan eta (4); bururatu zitzaidan ezen (7); bururatu zitzaidan ideia (4); bururatu zitzaidan orduan (7); bururatu zitzaidanean (5); bururatu zitzaien (17); bururatu zitzaigun (12); bururatu zitzaiola (10); bururatu zitzaion (195); bururatu zitzaion arte (4); bururatu zitzaion eta (5); bururatu zitzaion ezen (4); bururatu zitzaion orduan (5); bururatu zitzaizkidan (5); bururatu zitzaizkion (10); bururatu zitzaizun (6); bururatu zuen (23); bururatu zuten (5)
da bururatu (7); deitzea bururatu (5); dela bururatu (6)
ederki bururatu (14); ederki bururatu da (6); egitea bururatu (23); egitea bururatu zitzaidan (8); egitea bururatu zitzaion (8); eguna bururatu (8); eguna bururatu da (4); ere bururatu (32); ere bururatu zitzaidan (7); ere bururatu zitzaion (4); eskatzea bururatu (4); eta bururatu (34); eta bururatu ere (4); eta bururatu zait (4); eta bururatu zitzaidan (9); eta orduan bururatu (6); etortzea bururatu (4); etxean bururatu (5); ez da bururatu (5); ez zaio bururatu (7); ez zait bururatu (7); ez zitzaidan bururatu (12); ez zitzaion bururatu (34); ezin bururatu (7); ezta bururatu (5); ezta bururatu ere (4); frantziako itzulia bururatu (4); gaitzean bururatu (4); gauza bat bururatu (5); gerla bururatu (23); gerla bururatu eta (4); gerla bururatu zelarik (5); goxoan bururatu (4); goxoan bururatu da (4); hala bururatu (4); halakorik bururatu (6); han bururatu (4); hartan bururatu (8); hau bururatu (13); hoberik bururatu (6); hori bururatu (15); horiek bururatu (5); horixe bururatu (4); horregatik bururatu (4); horrelakorik bururatu (4); hortan bururatu (13); hortan bururatu da (7); huntan bururatu (4); hura bururatu (7)
ibilaldia bururatu (5); ideia bat bururatu (11); igandean bururatu (10); igandean bururatu da (8); ikasketak bururatu (6); inguruan bururatu (7); inguruan bururatu da (6); inoiz bururatu (8); inori bururatu (5); irakurtzea bururatu (6); itzulia bururatu (9); izan zitekeela bururatu (4); joatea bururatu (7); lana bururatu (8); larunbatean bururatu (4); lehen bururatu (5); lehenago bururatu (7); meza bururatu (6); niola bururatu (4); niri bururatu (6); nola bururatu (14); nolatan bururatu (4); non bururatu (4); norbaiti bururatu (4); nori bururatu (8); nuela bururatu (6); nuela bururatu zitzaidan (5)
ontsa bururatu (4); oraintxe bururatu (4); orduan bururatu (18); orduan bururatu zitzaidan (4); orduan bururatu zitzaion (9); ote zen bururatu (5); partida bururatu (6); sartzea bururatu (7); sartzea bururatu zitzaion (4); sasoina bururatu (5); sekula bururatu (4)
urtea bururatu (7); xapelgoa bururatu (4); zaio bururatu (7); zait bururatu (8); zela bururatu (14); zela bururatu zitzaidan (6); zela bururatu zitzaion (7); zelan bururatu (5); zen bururatu (7); zer bururatu (9); zer bururatu zaidan (4); zera bururatu (7); zerbait bururatu (11); zerbait bururatu zitzaidan (4); zergatik bururatu (4); zitekeela bururatu (7); zitekeela bururatu zitzaidan (5); zitzaidan bururatu (13); zitzaion bururatu (35); zitzaion bururatu ere (6); zuela bururatu (8); zuela bururatu zitzaidan (4)
bururatua da (9); bururatua dela (5); bururatua delarik (4); bururatua izanen (5); bururatua zela (6); bururatua zen (4); da bururatua (5); epea bururatua (4); ez da bururatua (5); gerla bururatua (4); kasik bururatua (7); oraino bururatua (11)
arras bururatuak (4); bururatuak behar (6); bururatuak dira (6); bururatuak izan (4); bururatuak izanen (8); bururatuak izanen dira (6); lanak bururatuak (5)
an bururatuko (6); batek bururatuko (4); batek bururatuko du (4); batekin bururatuko (5); bururatuko da (67); bururatuko da parisen (4); bururatuko dela (5); bururatuko den (9); bururatuko dena (11); bururatuko dira (13); bururatuko du (6); bururatuko dugu (6); bururatuko dute (4); bururatuko ez (13); bururatuko zaio (5); bururatuko zait (5); bururatuko zitzaion (9); ere bururatuko (6); ere bururatuko ez (4); eta bururatuko (7); ez zitzaidan bururatuko (4); ez zitzaion bururatuko (6); helduden igandean bururatuko (4); hortan bururatuko (4); huntan bururatuko (6); igandean bururatuko (5); igandean bururatuko da (4); nola bururatuko (11); nola bururatuko den (6); sekula bururatuko (5); zer bururatuko (9); zitzaidan bururatuko (4); zitzaion bururatuko (6)
bururatuz gero (4); ezin bururatuz (6)
bururatzea ere (8); bururatzea eta (4); gerlaren bururatzea (4)
bazkaria bururatzean (9); hau bururatzean (5); hori bururatzean (4); ibilaldia bururatzean (4); meza bururatzean (16); partida bururatzean (4)
batekin bururatzeko (4); bururatzeko gisan (4); bururatzeko talo (6); egunaren bururatzeko (7); egunaren ongi bururatzeko (6); eta bururatzeko (18); ez bururatzeko (4); goxoki bururatzeko (5); ongi bururatzeko (17)
bakarrik bururatzen (6); bat bururatzen (13); batekin bururatzen (6); besterik bururatzen (5); bururatzen ahalko (4); bururatzen ari (25); bururatzen ari da (7); bururatzen baldin (4); bururatzen bazitzaion (4); bururatzen da (31); bururatzen delarik (4); bururatzen du (10); bururatzen dut (4); bururatzen dute (8); bururatzen eta (4); bururatzen ez (15); bururatzen zaidan (8); bururatzen zaidana (4); bururatzen zaio (24); bururatzen zaion (4); bururatzen zait (22); bururatzen zaizkigu (4); bururatzen zaizkigun (5); bururatzen zaizkio (4); bururatzen zaizkion (4); bururatzen zaizkit (6); bururatzen zaizkizun (4); bururatzen zaizu (9); bururatzen zen (6); bururatzen zitzaidan (20); bururatzen zitzaion (7); bururatzen zitzaizkidan (7); bururatzen zitzaizkion (5); bururatzen zuen (4); da bururatzen (5); ere bururatzen (7); eta bururatzen (14); ez zaio bururatzen (4); ez zait bururatzen (5); ez zitzaidan bururatzen (6); ez zitzaion bururatzen (12); ezer bururatzen (16); ezer bururatzen ez (4); hemen bururatzen (4); hoberik bururatzen (6); huntan bururatzen (6); huntan bururatzen da (4); nori bururatzen (11); nori bururatzen zaio (10); ongi bururatzen (5); zaio bururatzen (4); zait bururatzen (6); zerbait bururatzen (4); zitzaidan bururatzen (6); zitzaion bururatzen (12)
bururatzera doa (5)