Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ortzirale aratsean, Baigorrin, Herriko Etxean, aurtengo Kulturaldiaren bururapena. Herria 2004-04-29
Ortzegun aratsean, Kanbon, Gau-Argi festibalaren bururapena. Herria 2001-07-19
Munduan gaindi, kasik denetan egun hori bera hartua dute Hitler-en gatik piztu gerla ikaragarri haren bururapena ospatzen duten tokietan. Herria 2004-05-06
Garai guziek, hoberenek ere, bururapen bat badute, baina gutienez hain garai goxoak, ez baldin badira hobeak, ere bizi izanen al ditu ondoko urteetan ere. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 109. orr.
1945eko udaberria zen, Joanesen biziko udaberririk ederrena, burdinbidea bezain negu luzearen bururapena. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 200. orr.
Bururapena, Iholdin iragan da, joanden larunbat aratsaldean. Herria 2001-04-12
Mehetxuak ere egin dituzte, beste jazarketa batzuen mentura emanez ondoko egunetako, bereziki Ramadan baruraldiaren bururapeneko egunetan. Herria 2003-11-27
Armadan sartzea ere erabaki zuen, bururapen tristeko maitasun istorio bat ahazteko. Berria - Kultura 2004-12-28
Hegoaldeko xapeldun berriaren aipamenak azkenik, aurtengo xapelgoaren bururapen hitsegiarekin halere. Herria 2003-07-24
Duela bi urtekoak 850 haur kantari bildu zituen orotara eta bururapen ezin hobea ukan zuen Hernanin. Herria 2003-04-03
Ahalmen hau ere nigan aldakor aurkiturik, adimenera igo zen eta ohiko bururapenak elkarren kontrako irudipenak haizatuz gainditu; hala aurkitu zuen zein argik argiztatzen zuen arima, oihukatzerakoan, inongo zalantzarik gabe, aldaezina aldaberari hobetsi behar zitzaiola, eta hartatik ateratzen zuen aldaezinaren ezagutza. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 228. orr.