Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Frankfurteko Poliziako buruorde izandako Wolfgang Daschnerri baldintzapeko isun bat ezarri zion herenegun Frankfurteko eskualdeko auzitegiak. Berria - Mundua 2004-12-22
Bazen gomitatu asko, besteak beste Daniel Poulou deputatua eta Max Brisson kontseilu jeneraleko buruordea. Herria 2004-05-06
Horretaz gain, 1989tik 1996ra Akademiako buruordea izan zen. Berria - Harian 2005-12-06
1994tik 1999ra RAIDeko buruordea izan zen, eta 2000ko azaroa arte, Frantziako Polizia Judizialaren zuzendaritza nagusian izan zen. Berria - Mundua 2004-08-26
Ekainean, Jim Sillars SNPko buruorde izanak antzeko adierazpenak egin zituen. Berria - Mundua 2004-06-23
Díez ontzietako buru, buruorde eta burugabekoen artean fidelak eta susmagarriak bereiztekoa. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 165. orr.
Idatzia ez dagoen arren, arau batek dio euskaltzaina Hegoaldekoa izanez gero buruordeak Iparraldekoa behar duela. Berria - Kultura 2004-12-16
Burulehen hautetsi dute Max Brisson miarriztarra, lehen buruorde Frantxua Maitiagaraztarra eta bigarren buruorde Vincent Brukanboarra. Herria 2004-12-16