Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

burumotz (orobat buru-motz) izond 1 buruargia ez dena.

Liburuek ez dituzte hilak berpizten; ez dute bihurtzen, ez ergela zentzudun, ez burumotza buruargi.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 247. orr.

Lardats ere lardatsa izan beharra zegoen, edo astazakil burumotza, magnesitatik magnesio sulfatoa ateratzen ez asmatzeko, edo bromo potasiotik bromuroa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 60. orr.

Orduan konturatu ziren burumotz haiek Espainiako eremuetan egin genuen borroka ez zela mundu mailako joko baten mugimendua besterik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 230. orr.

Laido [...]: Satira, burumotzek eta beren adimen zorroztasuna kamustua dutenek ulertzen duten moduan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 180. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus