Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
burumakur (orobat buru-makur g.er.) adlag burua makur.
Fraideek, pauso motelez, binakako lerroetan, komentura alde egin zuten, eskuak sotanapean, buru-makur. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 15. orr.
Haietako bizilagunak indarrik gabe, ikaraturik eta buru-makur utzi dituzu. Elizen arteko biblia 2 Erg 19,26
Judu ez ziren guztien irrigarri eta azpiko, beke mailako beti, buru-makur bizitzera kondenatua. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 252. orr.
Egor Timofeievitx buru-makur zihoan; Nikolai mirarigilea ere burumakur zihoan, eta ibiltzean ez zuen batere zaratarik egiten, feltroa zapaltzen ari balitz bezala Buru-makur eta kopetilun, ez zirudien bere aita ikusteaz loriaturik. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 217. orr.