Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bruselan erosi nuen aldizkarian datorren buruketa egin dut: GMI=p/a2, hau da, Gorputz Masaren Indizea, pisua altueraren karratuarekin zatituz lortzen da: 49/2'37=17'3. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 56. orr.
Kontabilitate asko-askorik jakin gabe egin liteke buruketa: 1931ri berrogeita hamabost urte kenduz gero, 1876 ateratzen zaigu, Bigarren Karlistaldia amaitu eta foruak kendu zituzten urtea, Numeroen laguntzaz egin zitzakeen buruketak, zapategi bat kudeatzeko edo larru saltzaile baten iruzurra saihesteko ziren doi-doia. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 102. orr.
Lau arlo ebaluatzen dira: irakurmena, ezagutza matematikoa, ezagutza zientifikoa eta buruketen ebazpena. Berria - Harian 2005-01-02
Heroinari buruzko buruketa mingots hau asko gustatu zitzaion entzuleriari. Berria - Kultura 2004-05-16