Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
beste batzuek jokaera autolesibo bortitzak zituzten, hala nola burukadak jotzea, eta beste askok, berriz, beste arazo neurologiko batzuk. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 244. orr.
Kapela begietaraino sartu eta urdailean burukada galanta eman nahi izan zion, hankaz gora botatzeko modukoa. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 78. orr.
Gizon bat atxilotua Bilbon, bikotekideari burukada emateagatik. Berria - Euskal Herria 2006-01-24
Barbarossak ateari zenbait ukabilkada eta ostiko jo zizkion, eta burukada bat ere bai, nik uste. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 55. orr.
Ez zaidak gustatzen hire moduko gazte jator bat adreiluzko pareta baten kontra burukadak ematen ikustea. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 49. orr.
Bultzaka eta indarka hasi ginen laster, alde batetik belarrikoak eta bestetik betondokoak, batzuk gogor jarri eta beste batzuk haserretuta, burukadekin eta okotzekoekin. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 22. orr.
Kroazia 2-3 hurbildu zen, Tudorren burukada bati esker, baina Lampardek behin-betiko 2-4koa lortu zuen. Berria - Kirola 2004-06-22
Garitanok korner batean eginiko burukada eder batekin aurreratu zuelako Reala. Berria - Kirola 2006-03-12
Argitaletxe bat futbol-taldea bezalakoa da, aurre aldean tontakeria asko, pase ugari, iskin egitea, ez gutxi, burukada dezente, baina atezaina erreumak jota badago edo elbarria bada, akabo taldea, agur txapelketari. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 53. orr.
Orduan burukada arin bat jotzen nuen eta Ameriketara joateko gogoa ematen zidan. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 83. orr.
Bularretakoaren bila makurtu nintzenean, sekulako burukada eman baitzidan presidente legatz begidunak, biok asmo berarekin bateratsu makurtu eta elkar jo genuenean. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 22. orr.
burukada bat (5); eta burukada (3)