Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez da emakume eder buruiritzi eta urrun horietakoa. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 109. orr.
Harroa eta buruiritzia zara, bestela ez baitzinen erregerik ahaltsuaren eta handienaren aurrean eskari horrekin ausartuko. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 78. orr.
Buruiritzia izaki, hura noiz hurreratuko zitzaion egon zen, irrikan, bereak eta asto beltxarenak esateko eta dardaran ezartzeko. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 210. orr.
Iruditzen zitzaion Fiodor Fiodorovitx buruiritziegia zela, eta agintari xeheen ohitura guztiak zituela. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 377. orr.
Eta gu guztiok hain buruiritziak, hain pozik geure buruaz, mundu erdia gosez hiltzen eta gu laguntzeko zirkinik ere egin gabe. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 117. orr.
Harroputz eta buruiritzi galantak dira gero. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 122. orr.
Jakintsuarena jakintza da, baina ez da zuhurtzia; jakintza ziurtasuna da, buruiritziaren ziurtasuna, baina ez da zuhurtasuna. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 35. orr.