Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Buruhausteek, bihotz korapiloek eta damuek barrua jaten diotelarik. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 206. orr.
Alde batetik gerla ondoa, jateko eskasa, familia hazi behar, emaztea Iruñen haurrekin, irabaziak ez ikaragarriak... Ligan buruhauste dezente izango lituzke Aguirrek ezker hegala betetzeko. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 206. orr.
Bazitekeen hor buruhauste frangoren gaia. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 206. orr.
Hipotekatuta bizi gara eta horrek buruhauste asko eragiten dizkigu. Berria - Gaiak 2004-02-11
Nahiko buruhauste dute orain, gerra piztu berriarekin, kondaira zahar batez arduratzeko. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 300. orr.
Buruhauste gehiagoren beharrik gabe funtzionario jaunak hain egoera estuan zeudela, bi gutun iritsi ziren, berariaz bezala, gobernadorearen bulegora. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 283. orr.
6 ordu eskas horien kargak, hara zenbateko lan eta buruhausteak ematen dituen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 85. orr.
Ez gara hemen hasiko liburu honen itzulpenak eman dizkigun buruhausteez. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 15. orr.
Ikusi ezazu ama batek bere haurrarengatik hartzen dituen atsekabeak eta buruhausteak. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 167. orr.
Gozamen pixka bat hartzeko hainbeste buruhauste ibiltzea ere! Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 84. orr.
Zenbat saltsa ez dute sortu eta zenbat buruhauste koarta-tenpora dontsu eta ditxoso horiek! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 392. orr.
Bai, bada buru-hauste eta buru-hauste horiek sukar handixko zerbait ere ekartzen ahal gutien ustean. Herria 2003-04-17
Joanen hitzek buruhausterik sortzen bazioten ere, gogoz entzuten zion. Elizen arteko biblia Mk 6,20
Banekien berriro elkartzeak buruhausteak ekarriko zizkigula, batez ere berari. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 295. orr.
Ikusi ezazu ama batek bere haurrarengatik hartzen dituen atsekabeak eta buruhausteak. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 167. orr.
Lortu egingo dute, hala edo nola, buruhaustea konpontzea. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 106. orr.
Ordea, mihiz hura erran bazuen ere, aitaren begiek argi gorde bat erakusten zuten, burutik buruhauste bat kendu baliote bezala. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 164. orr.
Buruhauste pilo bat kendu nahi dut burutik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 424. orr.
Horrek eta horrelakoek buruhauste handia eman zidaten arratsalde hartan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 39. orr.
Horrek, nola ez, buruhauste handiak eman zizkien argitaratzaileei. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 13. orr.
Beste zenbaitzuk gau osoan aritzen ziren euren zorigaiztoko buruhausteak eta gaixotasunak hizpide hartu eta kontu-kontari. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 166. orr.
Eta zigorra merezi genuela erabaki genuen buruhauste handirik gabe, zoritxarrean zoriontsu izateagatik. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 162. orr.
Prezioen gorakada buruhauste itzela da baserritarrentzat. Berria - Ekonomia 2004-08-22
Beragandik urruntzen nintzen bakoitzean, ostera, noiz itzuliko nintzen zen nire buruhausterik behinena. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 89. orr.
'Gizakia zer da?' izan da [...] galderen galdera, horrenbeste gizaki argirentzat buruhauste nagusia. Berria - Harian 2005-09-11
Buruhauste amaigabeak eman zizkidan umetan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 64. orr.
Honek guztiak buruhauste galantak sortzen dizkit, ez baitakit atzo niri gertatu zitzaidana noizbait beste inori gertatu ote zaion. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 94. orr.
Askotan eta askoren ahotan agertzen da kezka, nonbait ere buruhauste larriak sortzen zituen seinale. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 32. orr.
Ea zertarako kontatu nahi nituen zenduak, ea ez al nuen buruhauste larriagorik. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 136. orr.
Ezin ukatua kutxaz arduratzen direnek buruhauste pisuak ere badituztela ikusiz diru-sartzeak ez direla gastuen araberan goititzen. Herria 2002-07-25
Haien zinezko buruhauste bakarrak ziren uzta txarrak eta bihiaren prezioaren emendatzea. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 119. orr.
Emazteak bestelako buruhausteak zituen. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 126. orr.
Alargun hau gogaikarri zaidanez, egiodan justizia, etengabeko buruhausterik eman ez diezadan. - 0. orr.
Luxuzko jatetxeko kartan baino tarifa ezberdin gehiagoren artean aukeratu beharra ezin askatuzko buruhaustea gertatuko zitzaidan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 329. orr.
Ustegabeko buruhausteak ere ba azen ontzeko, hala nola udako bero handien gatik piztu eztabada samin horiek! Herria 2003-11-06
Iradoki izan da komeni litzatekeela ikerkuntza "ona" baino ez bultzatzea, hots, giza espezieari onurak baino ez dakarzkiokeena, bazter batera utzirik "txarra", hots, buruhauste-iturri izateko arriskua duena. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 158. orr.
Zabor hori dena ez dugu ikusten, eta, ondorioz, gutako gehienentzat existitu ere ez da existitzen, baina espazioa helburu zientifiko, ekonomiko nahiz militarrekin ustiatzen dutenentzat buruhauste-iturri handia da. Berria - Gaiak 2006-02-17
baino buruhauste (6); bat buruhauste (3); beste buruhauste (4); buruhauste asko (7); buruhauste bat (11); buruhauste bat baino (8); buruhauste dezente (5); buruhauste eman (9); buruhauste eragin (4); buruhauste eta (7); buruhauste franko (11); buruhauste franko eman (3); buruhauste gehiago (7); buruhauste gehien (6); buruhauste gehien ematen (4); buruhauste handia (3); buruhauste handiak (7); buruhauste handiena (5); buruhauste handirik (9); buruhauste handirik gabe (3); buruhauste itzela (4); buruhauste izan (8); buruhauste nagusia (7); buruhauste sortu (4); buruhauste ugari (5); ere buruhauste (6); eta buruhauste (17); eta horrek buruhauste (3); eta zenbat buruhauste (3); hainbat buruhauste (9); hainbat buruhauste eragin (3); hainbeste buruhauste (9); hainbeste buruhauste eman (3); hamaika buruhauste (6); horrek buruhauste (5); kezka eta buruhauste (3); makina bat buruhauste (3); nahiko buruhauste (5); nahikoa buruhauste (7); zenbat buruhauste (7)
arazoak eta buruhausteak (3); bakoitzak bere buruhausteak (3); bere buruhausteak (3); bestelako buruhausteak (4); buruhausteak eta (5); buruhausteak ez (4); buruhausteak izango (3); eta buruhausteak (20); zituen buruhausteak (3)
buruhausterik eman (5); buruhausterik ematen (3); buruhausterik ez (4); buruhausterik handienak (3)