Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Guztira 35 lan daude ikusgai bertan: 1980tik hona egin margo zenbait, kutxa berezi horiek, baita azken hilabete hauetan osatu panpina buruhandiak ere. Berria - Kultura 2006-05-06
Gizon mehe, luze eta buruhandi batek, espermatozoide bat zirudienak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 275. orr.
Santi eta Florenen adin berdintsukoa, ez altua ez txikia, ez argala ez lodia, ez ilehoria ez beltzarana, buruhandi samarra, aspalditik lo egin ez duenaren betazpi sakonekoa, zikin itxurakoa. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 82. orr.
Agindua betez, burua doi sartu zuen Teok zulo estu hartan, eta ikusi zuen suge buruhandi bat bere gainera zetorrela, begi biak, ahoa eta sudurra kea eta txinpartak jario zituela. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 26. orr.
Buruhandiak sekulako itsualdia zeukan, edandako Guinness litroen eta olerkariari gorroneatutako porro ugarien kontura. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 86. orr.
Ez al duk ikusi hortik ezin dela sartu, buruhandi alaena...! Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 175. orr.
Hogei billete, txinbo, txatarra kontatu gabe: hamahiru letxuga eta zazpi buruhandi. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 98. orr.
Harreman serioa ote da haiena? Beharbada traban nago, eta ez nuke buruhandi gelditu nahi. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 36. orr.
Haren atzetik, oinezko talde mozorrotuak, eroarena egiten, dantzan eta kantuan, alde batera eta bestera zabuka zebilzkien buruhandiekin, zanga ondoko gindaondoen buruak bezain altu. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 203. orr.
Ohiko mami aberatsa zuten gozatzeko: erraldoi eta buruhandien karrika itzuliak, herriko zaindariaren prozesioa, txirrindularitza, zaldi lasterketa, zango eta eskubaloi partidak, sagarno lehiaketa, behi primaketa, indar joko, entzierro, kontzertu... Herria 2005-09-08
Egunean zehar, gainera, joaldunak, buruhandiak eta erraldoiak ibili ziren kaleetan zehar. Berria - Euskal Herria 2006-04-18
Herrian sartzen ari zirenen kantuak entzuten ziren jada; eta buruhandi taldeak, bihurgune ondoan, mugitzen hasi ziren berriro. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 210. orr.
Begira iezadak niri, inauterietako buruhandia ematen diat, lepoa jiratu ezinik. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 91. orr.
Beti izaten zen kantu parte-hartzaileren bat, argigailuaren, berbenaren, lore jokoen, kabalgataren, karrozaren, mozorroaren, danborraden, zezenen -egiazkoen eta suzkoen-, zaldiko-maldikoaren, zaldiketen, xedera jaurtitzearen, erraldoiaren eta buruhandiaren artean une jakin batean behar zenerako egokitzen zena. Askoren artean «Rataplan» - 19. orr.