Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezin zuen burutu aleman burugogor haiekin. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 55. orr.
Eutsi ume burugogor negarti honi. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 269. orr.
Ero samarra agian, burugogorra, baina guztiz tolesgabea eta fidagarria, ez da munduan beste bat zinismo gutxiago duenik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 83. orr.
Jauna, etor zaitez otoi gurekin, Jaun hori, herri burugogorra bagara ere. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 195. orr.
Jende burugogor eta setatsuagana bidaltzen zaitut nire mezua adieraztera. Elizen arteko biblia Ez 2,4
Zorionez, Ane burugogorra eta saiatua da, eta bere egoera konpontzen tematuta dago. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 192. orr.
Jakin badakit ez didatela adituko, herri burugogorra baita. Elizen arteko biblia Ba 2,30
Burugogorra, ahoberoa eta obsesiboa da. Berria - Kirola 2006-02-04
Zeren burugogorra zuan hire aita eta burugogorragoa haiz hi, baina hire amak ez dik zergatik jasan bi burugogorren arteko itsukeria. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 253. orr.
"Bai burugogorra emakume hau!", pentsatu zuen Txitxikovek bere kolkorako. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 82. orr.
Ikusia dut zeinen burugogorra den herri hau! - 0. orr.
Setatiak, tematiak, burugogorrak, egoskorrak, biribildu zuen, nire begietan idatzita zegoen galdera erantzunez. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 92. orr.
Haren ahalmenaz jantziak zeudela, harena baita zauriak eragin eta sendatzea, burugogorrak kolpatu eta damutuak salbatzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 901. orr.
", esan zidan bere zakil zaildu eta burugogorra eskainiz, oso luzea eta bueltan sei bat hazbetekoa. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 71. orr.
Biziki kezkatzen nau, adibidez, PPren jarrera itxi eta burugogorrak. Berria - Euskal Herria 2004-03-05
Errealitatea, aldiz, burugogorra da. Berria - Ekonomia 2004-09-05
Ibarretxe «tematuta eta burugogor» dabil estatutu berriaren proposamenarekin. Berria - Euskal Herria 2004-09-23
ESAren oztopoen gainetik Beagle 2 taldekoek burugogor jarraitu zuten beren proba lortu arte. Berria - Gaiak 2004-05-27
Burugogor jarri da faraoia eta ez dio herriari irteten utzi nahi. Elizen arteko biblia Ir 7,14
Ametsa gertu zuela, iparreko haizearen enbatari gogor eutsi zion, burugogor. Berria - Kirola 2004-04-08
-Ea, zoaz, Harry -berriro Ronek burugogor. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 124. orr.
-Ez dut nahi, ez! -egiten zuen oihu, burugogor. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 44. orr.
burugogor eta (7); burugogor jarri (3); burugogorra da (12); eta burugogorra (4); herri burugogorra (4)