Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esan zidan, zaldiak irauli zuen arratsalde euritsu hartara arte, kristau guztiak direna izan zela: itsu bat, gor bat, burugaldu bat, oroimengabe bat. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 90. orr.
Haren hitz-jarioa buru-galdu batena zen. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 85. orr.
Nozdriov gotorlekuari eraso egitera doan teniente odolbero eta burugalduaren irudia izanik, helburu zeukan gotorlekuak, ordea, ez zuen inondik ere menderakaitza ematen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 132. orr.
Beste hiritarrek, txiki eta handi, gizon eta emakume, mespretxu eta iseka egiten zieten burugaldu eta zorotzat hartuz, hiriko gotzainak izan ezik: honengana maiz joaten zen aholku eske Frantzisko dohatsua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 470. orr.
Beste herrikideek iseka egiten zieten zoro eta burugaldutzat hartuz, garai hartan ez baitzituen inork bere ondasunak uzten atez ate limosna eske ibiltzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 513. orr.
Edonork ikusi izan balu, han, leihoan lerraturiko whisky botilekin txorroskileroarena egiten, erreka jotako burugaldutzat hartuko zukeen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 191. orr.