Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jende buruduna behar zen haren iritziz, ikasketaz-eta ongi prestatua eta libertarioen doktrinaren marka sakon errotua izango zuena. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 15. orr.
Emozioz arnaska, ikusirik jende zuria dena emanda: magoak, pailazoak, bururik gabeak eta bi burudunak, altueran bost metrokoak edo metro erdikoak, pisuan tona batekoak, kristala jaten, sua irensten, ahotik xingolak botatzen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 79. orr.
Zaldiek ahoan eta isatsetan zuten suntsitzeko ahalmena; isatsak suge-itxurakoak eta burudunak zituzten, eta haien bidez hondatzen zuten. Elizen arteko biblia Ap 9,19
Bitxia baita Gasteizko Ogetan [...] askotan haien jarduna jarraitzen duten kazetariekin zenbait pilotari horren aldarte txarreko agertu eta finaleko egunean esatari bitxienari eta galdera ez hanka ez burudunari horren aldarte oneko erantzutea. Berria - Kirola 2006-03-21
Inaziok karrika zeharkatzen ikusi du, zilarrezko burudun makilaren laguntzaz. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 176. orr.
Librako garbantzu-burudun begiralea hurbiltzen ari zitzaigula konturaturik, begiak beste toki batera brau eraman, eta salto txikiak ematen segitu du. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 95. orr.
Gizon bitxi eta txiki kuia-burudun bat zela iritzi nion, pinpirin bat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 67. orr.