Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
buruberokeria iz buruberoaren jarrera edo egitea.
Buruberokeriak ez dituk nehorentzat probetxu. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 80. orr.
Bezperako jestu hura ez zen beraz inkontzienteki egin nuen buruberokeria, baizik eta, ene izate propioaren frogatzeko bultzatu nuen jazarraldi salbagarriaren seinalea. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 177. orr.
Ez naizela zuekin haserretu, neure buruarekin baizik, horregatik buruberokeria eta iraina, barkatuko didazue. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 141. orr.
Joanes Paulo bigarrenak hauxe dio, berak igorri kardinale eta gizonen bidez, beldur haundi batzuek behar gaituztela orozgainetik buruberokeria gogorretarik zaindu. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 224. orr.