Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Biharamun goizean atera gintuzten gure geletatik, lehen aldikotz: ura burrustaka zarion errobinet batetara joan ginen ikuztera. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 18. orr.
Lehen harridura gainditu eta irria lasaitu ondoan, ohartzen naiz ura burrustaka doala ibiltokitik beheiti, burdin zirien beste aldera, zaintzalea dagoen tokira, pasabidera, gero eta ur gehiago urbideetara abian, eta hainbeste handituak dira urak non urbideak berak itotzen ari diren, gainditurik, garratoinak urbideetarik haizatuz. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 66. orr.
Urte horietan gure artzainak burrustaka joaten ziren Ameriketara. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 79. orr.
Oztopoak ere hor daude Bush jaunarentzat: Turkian ez du nahi duena egiten nahiz dirua eskaintzen duen burrustaka. Herria 2003-03-06