Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta aratseko 8ak aitzintxean, hara Andoni Egaña laugarren xapela buruan, Manuel Uztapideren marka hausten zuela, jende guzia xutik, txaloen burrusta ezin agortu batek Zarauzko maixua zuela agurtzen. Herria 2005-12-22
Ea ez ote diren asko soberakoak eta betelanak, ez ote den astun irrati orologoek eta kazetariek eguneroko jardunean darabilten gainezko hori, haborokina, burrusta. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 122. orr.
Iduri du orain argia lur barnetik iturri nasai bat bezala ateratzen dela burrustan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 149. orr.
Ardoa burrustan isurtzen zen, izerdia usain gazi lerratzen eta langileak haiatzeko aitzina-aitzina deiadarrak hegaldatzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 136. orr.
Coletteri negarra burrustan eskapatu zitzaion. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 36. orr.
Botilak bete-betean jo zuen neskatxaren begitartea eta odola burrustan atera zitzaion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 359. orr.
Airea burrustan eskapatu zitzaion biriketarik. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 155. orr.
Ur freskoa, burutik behera, burrustan dario; zakua ohe gainera botatu-eta, jantzi arin eta garbiak ezarri ditut eta jo ostatura. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 128. orr.
Oroitzapenak datozkit noiztenka burrustan, ez dakit nondik ateraturik eta berdin gorputzaren bero eta izerdiak pizturik. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 39. orr.
Badakizu denbora beti burrustan badoala. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 20. orr.
Sosa segur ere burrustan irabaziko nuen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 34. orr.