Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

burruntzi (ETCn 395 agerraldi; orobat burduntzi ETCn 91 agerraldi) iz 1 okela su gainean erretzeko erabiltzen den burdinazko hagaxka moduko atala. ik gerren.

Baziren han poteak, lurrontziak, pertzak, azpilak, latorrizko lanabesak, lapiko sakonak, onil zabalak, ganibet eta aihotzak gakoetatik zintzilik, ziriak eta okela urdaiz betetzeko burruntziak ilaretan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 127. orr.

Prest zegoen burruntzia su gainean.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 128. orr.

Kobrezko xafla zabalek dir-dir egiten zuten tximinian, hegaztiei kea zerien, koipea kantuan aritzen zen gantz ontzian, burruntziak azkenean berbetan aritzen ziren elkarrekin eta hitz gozoak esaten zizkioten Quenuri, zeinak, koilara luze bat eskuan, antzara lodien eta indioilo handien sabel txigortuak bustitzen baitzituen ardura ezin handiagoz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 72. orr.

Sua egin eta txori horiek jateko ira-belarraren zotzak erabili zituzten burruntzi gisa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 215. orr.

2 intsektu buru-biribila, sabelalde luze eta mehea eta lau hego garden eta zaintsu dituena (Libellula generoa).

Egun beroa zen, burruntziak lurra ukitzen pasatzen ziren hegan burrunbaka, muskerrek burua altxatzen zuten mango-arbolen enborretan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 91. orr.

Ur azalean, hegaldatze oker eta bihurrietan, hantxe ibiltzen zen, gora eta behera, ia atsedenik hartu gabe, zenbait burruntzi.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 167. orr.

Indian montzoi denean, burruntziak talde izugarrietan etortzen dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 167. orr.

Eltxoak jaten omen dituzte burruntziok.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 167. orr.

3 izotz burruntzi (orobat burduntzi)

Ez dira urtu egun osoan atzoko izotz-burruntziak.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 111. orr.

Teilatuetako izotz burruntzietatik ura tantaka-tantaka.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 133. orr.

Burdinazko barroteak, barruko arnasaren lurrunaren eraginez, izotz-burruntziz eta antzigarrez estalita zeuden une oro. gutxienez dozena bat Gabon-arbola handi zeuden gelaren inguruan, batzuk dirdirka izotz-burduntzi txikiekin eta beste batzuk dizdizka ehundaka kandelarekin.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 184. orr.

· Negu gorriko hotzak sortzen dituen burruntzi haien tartetik pasatzean haizeak sortzen zuen berbera.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 191. orr.

4 txitxi burruntzi (ETCn 59 agerraldi; orobat txitxiburruntzi ETCn 10 agerraldi; txitxiburduntzi ETCn 31 agerraldi; eta txitxi burduntzi ETCn 4 agerraldi)

Nola Héracliusek ia-ia jan zituen antzinako dama galai batzuk txitxiburduntzian sartuta.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 56. orr.

Ileordea erabiltzen zuen, oso zainduta janzten zen, ez zen inoiz gaixo, animalien zale zen, ez zion gorrotorik jendeari, eta galeper txitxiburduntzien zale amorratua zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 33. orr.

Bigarren gosariko galeper txitxiburduntziei ekin aurretik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 33. orr.

Txitxi-burruntzia banintz bezala!  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 78. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus