Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

burrundara 1 iz burrunba.

Maitasunaren eztiak eta aparrak gozatzen ari nintzela, sentitu nian laurak aldera erortzen hasi ziren bonba haien burrundara.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 48. orr.

Kazola-tapen burrundara, turuta-hotsak, makilen kolpeak zoruan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 217. orr.

Lagunak, haien burrundara eta esku-soinuaren musika atzean utzi eta kalera irten nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 12. orr.

Eltxoen burrundara edonor urduri ipintzeko bezalakoa da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 167. orr.

Euli bat hegaka pasatu izan balitz, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren burrundara sortuko zukeen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 18. orr.

Aireportuko burrundara ahalik eta ondoen eramaten saiatzen nintzen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 111. orr.

Ni ere halaxe sentitzen naiz hegazkineko burrundara urrunarekin.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 328. orr.

Gizakotea burrundara ateratzen hasi zen ezpainekin, -hegazkin-hotsak imitatuz. atetzarraren aurrean gelditu ziren, berebiziko burrundara atereaz frenatzean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 181. orr.

Buruko minak nengoen, eta burrundara moduko bat sentitzen nuen belarrietan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 93. orr.

Burrundara bat iruditu zitzaidan oso urruti.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 328. orr.

Autoz igo ginen klinikara, burrundara batean, hari gustatzen zaion moduan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 44. orr.

2 (izenondoekin)

4723 markatu nuen atariko gailuan eta burrundara luze batek erakutsi zidan atea irekita neukala.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 130. orr.

Burrundara luze zaratatsu bat izan zen ehunka uraldiren ahotsa bezalakoa.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 55. orr.

Ahopeko marmarra nagusituko da berehala, eta, geroxeago berriz, motorraren burrundara sorgarria.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 155. orr.

Burua hartua zion burrundara izugarri haren errua zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 14. orr.

Ezkutuak ez zuen itxaron heroia iritsi zen arte, aldiz, bere oinetara erori zen zilarrezko lurraren gainean, burrundara ikaragarri handia eta beldurgarria atereaz".  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 52. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus