Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Goizeko seietan Parisko arrondissement guztiak banan-banan inguratuz hiria alderik alde motorrez zeharkatu bide zuen, ke-hodia aldatuta zeukan motor burrunbatsu batean, propio ahalik eta zarata gehien atereaz. helikoptero baten zarata burrunbatsuak harritu ninduen aurrenik. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 18. orr.
Hango zarata burrunbatsua zen, bai elikagaiz beteriko kamioien gurpilak eragindako kirrinkagatik, bai zaldien apo iletsuen ferrek sortutako karraskagatik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 40. orr.
Gizon saldo burrunbatsu bat barneratu zen etxolan. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 21. orr.
Danbor eta turuten soinu burrunbatsuaz lagundurik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 301. orr.
Taldeak zelaira irten ziren txalo-zaparrada burrunbatsu baten erdian. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 215. orr.
Orduan txalo-eztanda burrunbatsua izan zen, eta gure aitak bere ingurura begiratu zuen, harrituta eta galduta bera ere. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 266. orr.
Tabernara abailan oldartu zelarik, deiadar burrunbatsua egin zuen: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 358. orr.
Tren elektrikoen auhen burrunbatsua aditu zen euren buru gainean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 385. orr.
Harrabots burrunbatsu bat aditu dut belarrietan, eta, hurrengo, ezertxo ere ez. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 15. orr.
"Bai, zera!", egiten zuen oihu gure aitak, etxe guztia dardaran jarrarazten zuten irri-algara burrunbatsu haietako batekin. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 157. orr.
Irri karkaila burrunbatsu bat eginik, Abas pauso laburretan urrundu zen karrikatik. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 111. orr.
Ur-jauzi burrunbatsuaren abarrotsak berriz bete-betean hartu ninduen, gorgarria zen. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 17. orr.
Lehen begiratuan igar zitekeen, orobat, han barruan inor ez zela sekula ateari danbadaka aritzen, ez eta eskaileretan zalaparta burrunbatsuan gora eta behera ibiltzen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 230. orr.
Labarretik goiko zelairaino zetorkigun itsas orroa, gero eta burrunbatsuagoa zen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 323. orr.
Zirkulazioa burrunbatsu zebilen aurrerago, errepide nagusian. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 62. orr.
-Ez gero niri irri maltzurrik egin! -bota zion burrunbatsu izeba Margek-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 25. orr.
Halako batean, motorzale andana hurbildu zaio, aldapan gora burrunbatsu. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 174. orr.
Weasley jaunaren autoa zetorren burrunbatsu maldan behera, aurreko argiak piztuta, turuta joz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 234. orr.
Odolak bor-bor egiten zion burrunbatsu. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 133. orr.
Tranbia errailetatik behera zihoan, burrunbatsu. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 219. orr.
Bere jabetzako gaztelu batean bezala paseatzen ziren han barrena, inork gogaituko ez zituela ziur jakinik, zoriontsuak isiltasun burrunbatsu hartan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 251. orr.
algara burrunbatsu (3); burrunbatsu bat (6); burrunbatsu baten (3); burrunbatsu eta (4); irri algara burrunbatsu (3); zion burrunbatsu (4)
burrunbatsua egin (4); burrunbatsua eta (3)