Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

burrunbari (ETCn 42 agerraldi; orobat burrundari ETCn 2 agerraldi) 1 iz burrunba egiten duena.

Halatan, sudur-ahots kinkun bat nagusitzen da nire atzeko jardun burrunbarian.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 18. orr.

Erregearen tronpeta guztiek loria-kantua jo zuten, hain hots burrunbariaz non ezinezkoa baitzen zeruko beste hainbeste elkartu ez izana.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 384. orr.

Hondartzako moto burrunbari baten gainean.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 118. orr.

Erlastar burrunbaria argiaren bila.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 219. orr.

Oilo luma arinak, urre kolorekoak, nabarrak, putz egin eta hegaka goratzen zirenak, euli burrunbariak eguzkitan egiten duten legez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 249. orr.

Txori ziztu burrunbari haiek.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 62. orr.

Eta azkenean Ogle horrek, antzezpen hartaz gogaiturik, oihu egin zuen ahots burrunbariz: "Desarma nazatela ala emakume hau hilko dut!".  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 222. orr.

Bide guztietan barrena aurkitzen ziren zomorro burrunbari urre-koloreko horiek.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 130. orr.

Barru-barruraino hunkiturik, irrikaz entzuten zuen, eta hitz bakoitzak arima berri burrunbari bat forjatzen zuen bere barnean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 167. orr.

2 irud/hed

Gero, isiltasun burrunbaria.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 78. orr.

Horrek ez dio eragozten neska ona eta sinpatikoa izatea, kriollo edertasun burrunbarikoa izatea eragozten ez dion legez.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 118. orr.

3 (adizlagun gisa)

Euliak igandea zela ohartu gabe eta paper zintzilikatuen beldurrik gabe ari ziren, burrunbari, batak bestea jo eta oso bizkor bereiziz, bata gora espiral zoroan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 105. orr.

Berokia zabal-zabalik, burua berotuxea eta pittin bat burrunbari, balaustradaren ondotik ibiliko dira.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 177. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus