Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

burrunbaka (ETCn 161 agerraldi; orobat burrundaka ETCn 3 agerraldi) adlag zarata handia atereaz.

Maxek proiektore bat abiarazi, eta burrunbaka hasi zen motorra.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 46. orr.

Nire lagunak, halako batean, autora jo, atea hertsi eta burrunbaka azeleratu zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 229. orr.

Weasley jaunak motorra piztu zuen eta burrunbaka irten ziren etxe aurretik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 60. orr.

Hor ari da nire haizagailu txikia (Hannaren opari) burrunbaka gau eta egun; gainerakoan, isiltasun erabatekoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 243. orr.

Muskerrak mango-arbolen enborretan gora, bizpahiru liztor burrunbaka.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 22. orr.

Aleak gordetzeko aterpeetan biltzen zituen maiorrak bere zerbitzariak, eta hantxe irakurtzen, kandela-argitan, kolorezko euliak inguruan burrunbaka zebiltzala, Hispaniolako eta Dortokaren uharteko piraten ekintzak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 152. orr.

Hitz sutsu eta zirraragarriak zebiltzan airean burrunbaka, udazkeneko eulitzarrak bailiran.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 52. orr.

Inon diren tximista eta zaparrada guztiak etorri zaizkit gainera; belarriak burrunbaka ditut oraindik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 97. orr.

Burrunbaka zeukan burua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 87. orr.

Galdera haiek burrunbaka zebilzkidan buruan, lo hartzea eragotziz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 16. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

belarriak burrunbaka (3); burrunbaka ari (4); eta burrunbaka (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus