Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
burokratizatu, burokratiza(tu), burokratizatzen da/du ad izaera burokratikoa hartu edo eman.
Medikuntza lana izugarri burokratizatu da. Berria - Kirola 2004-06-30
Konfiantzarik ez badago, kudeaketa zaildu eta burokratizatu egiten da. Berria - Euskal Herria 2004-03-21
Foroak ikusten zuen proposatutako dialogo prozesua oso burokratizatuta zegoela bost interes-talderen artean, honakoak baitziren: langile sindikatuak, GKEak, herri indigenak, nekazarien sindikatuak eta multinazionalak. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 28. orr.
Hautagaien analisi sakona egin du; bere lana gero eta burokratizatuagoa dagoela dio. Berria - Kirola 2004-06-30