Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Joseph Blatterrek, [...] zortzi metroko limusinetan gidari beltzekin dabilen FIFAko burokratak, hau bakarrik esaten du: 'Argentinako azkeneko izarra Di Stefano izan zen'. Berria - Kirola 2006-04-04
Necochea jeneral bat zen, jatorriz euskaldun familiakoa, nahiz hasierako "E" hori bidean galdu zuen nonbait, Euskal Herriaren historian gertatu gisa, aski trebea ez zen burokrataren baten eskuari esker. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 70. orr.
Herritarrek muturrekoa eman diete beren gobernuei eta ituna bultzatu zuten burokratei. Berria - Harian 2005-06-02
Administrazio kontuetan ezjakina izanik, burokraziari eta burokratei begirune ia sakratua zien Enperadore Horiak. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 213. orr.
Burokrata frantses bat, frantsesik ulertzen ez zutenekin zeharo zakarra, eta gogoko zituenekin, berriz, erabat berritsua. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 102. orr.
Hor aurkituko dugu lurjabe zabar arduragabea, etxekoandre goganbehartsua, gazte festazale txoriburua, lurjabe zekena, administratzaile alferra, funtzionario ustela, agintari zorrotz errukigabea, aberats okitua, burokrata grisa... Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 12. orr.
Burokrata huts bilakatu dira. Berria - Harian 2005-08-10
Aspaldi hartutako erabaki baten ohikerian eroritako burokrata ezkertiarrak bagina bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 76. orr.
Akta hartako sarrera berbak ziren, bildutakoen izenen azpian zetozen burokrata-berbak. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 183. orr.
Teknokrata-burokratek, Pauekoek nahiz nonahikoek, ezjakin supinoek izaten dira gehienetan. Herria 2004-03-04
Izan ere badira, eta oso egoera gorrietan, lanean ari diren elkarteak, eta badira, zergatik ez esan, txofer eta sukaldari eta guzti Afrikako hainbat hiriburutan bizi den profesional burokratarik ere. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 301. orr.