Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oroitzapen horrek mintzarazi nau hor nonbait haurraz trufatzen den adur burloso horretaz. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 47. orr.
Agi denez, nire irribarre burlosoak ez zuen sosegatu. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 14. orr.
Arren, onar iezadazu nire zerbitzu umila: burlosoa hil nahi baduzu, zatoz laguntza bila. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 192. orr.
Horra zer dakarren -erantsi zuen burloso- igande eguarterako hainbeste kopa edanda egoteak! Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 83. orr.
Lehen baino ere gehiago amorrarazten ninduen Golubtxik izen horrek, eta bereziki denek oso burloso esaten baitzuten orain, iguraia hil zenetik eta printzea amarekin egon zenetik. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 27. orr.