Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ernegatuta zegoen amarekin, lagunen begirada burloiak sumatzen baitzituen, eta masaila apartatu zion amaren agur musuari. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 124. orr.
'Jakina ulertzen duela,' erantzungo du Ednak irribarre erdi triste erdi burloiarekin, zuk ez duzula ulertzen esan behar duzun unean bertan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 180. orr.
Zulotik behera urpean galduko da pertika, itsastxakurrak erdi harrituta jarraituko duelarik begira, burloi. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 344. orr.
Inguruan gertatzen zenaren lekukoa, zakil monumentaleko gizon sufrituaren moduan, barrikaren ahotik burua atera eta mundua erdi harriturik eta erdi burloi erdikusten zuen hura bezala. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 208. orr.