Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Positibistak orain, filosofoak lehenago erlijioaz bezala, filosofoez burlatzen dira berak. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 148. orr.
Oraindik ere, hala burlatzen dira euskaldunez auzo herrietakoak, landesak eta biarnesak batez ere. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 74. orr.
Amari ez zitzaion nire musika batere gustatzen, nitaz burlatzen zen ahal zuenean. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 44. orr.
Ene eztei afarian zehar hitaz burlatu nindunan Joanesekin -gehitu zuen-, binakako gonbita ukan arren, bakarrik etorri hintzelakoan. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 207. orr.
Behin Nora nire lanaz hasi zen burlatzen, ez nuen ulertzen zergatik. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.
Ortega, berriz ere temati, [...] burlatzen zaie. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 230. orr.
-Ederra kontua! -burlatu nintzaion. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 61. orr.
Eta gizonak sosa maite! erranez burlatzen gintzaizkion, garai hartan trufa zelarik geneukan altxorrik nasaiena. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 131. orr.
-Uki, uki, ez dik ausiki egiten-eta -burlatu da presonerra. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 46. orr.
Erloju hura, antza, ordua emateko ez baizik eta orduaz burlatzeko jarria zuten han. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 7. orr.
Traidore eta heroiaren tradizio literarioa burlatu nahi izan duzue, ezta? Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 125. orr.
Orthezeko nire ihesaldiaren hondarrean burlatu nituen menditarrak hor izan balira, harri eta zur geldituko ziratekeen nire ahotik ateratzen zirenak entzunda. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 251. orr.
burlatu zen (5); burlatzen ari (3); nitaz burlatzen (6)