Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

burlati (ETCn 274 agerraldi) 1 izond burla egiteko joera duena, isekaria.

Aita, ordea, liberal xalo bat zen, gaztelaniaz gaizki mintzatzen zena, eta semea kontserbadore burlati amorratua eta asmo txarrekoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 39. orr.

Burlatiren batek esango zukeen lastoa aprobetxatze hori ez zela harritzekoa espainiarren artean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 214. orr.

Txori burlati bat gurutzatu zen lur arras eta intziri egin zuen haur baten antsia antzeratuz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 89. orr.

2 burla adierazten duena.

Gehienetan, barre burlatiak.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 122. orr.

Nonbaitetik Golen barretxo burlatia heldu zitzaion gazteari, eta suminez lehertu zen bat-batean.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 25. orr.

Onartzen ez dudana kritika burlatia da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 358. orr.

-Et, et, baina nor dugu hemen? -agurtu zuen Golek betiko aire burlatiarekin-.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 49. orr.

Maite genuen neska geureganatzearren imintzio burlatiak egiten genituenetik geratu zaigun sorbalda mugimendu airos eta dantzaria.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 32. orr.

Esan ziguten gure jasangogortasun burlati hura ez zela aski; sumin bihurtu behar zela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 174. orr.

Kirxak hizketa molde burlatiari eutsi zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 154. orr.

Bertso burlatiak, beren bereizketa nahia eta handiustea heriotzaz aurrera eraman nahi lituzketenen joerez trufatzen direnak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 169. orr.

Peeves ikastetxeko iratxo bihurria zen, hondamena eta istiluak eragiteko aireko mehatxu burlatia.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 109. orr.

Beste aldetik, enigmaz erantzule, Materia, bere pasibotasun burlati horrekin, Osotasuna bezain zahar eta engainutan aberats, Esfingea bezalako handios eta sotil.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.

3 (adizlagun gisa)

Zutitu eta, burlati, nire belarrian ipini zuen erantzungailua.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 115. orr.

Teresak burlati begiratu zidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 107. orr.

Neska burlati jiratu zen Mariolinoren aldera.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 274. orr.

Beste saltzaileak barrez ari ziren burlati.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 174. orr.

-Et, et, gure mukitsuak bi ezpata behar ditu, ala? -esan zion hark burlati.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 11. orr.

"Oso turista informatua naiz", erantzun zidan berak burlati.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burlati eta (4); zuen burlati (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus