Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bizidunak, elkarren irudikoak ginen, handikoiak eta burlariak halaber, ADN firindila bikoitz zatiz moldatuak: biologiaren determinismoari zegokionez ihesik ez zegoen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 126. orr.
Otsabideko lehen auzo burlariaren zurbailarazteko modukoa. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 75. orr.
Barrikatik agertzen hasten zen aurpegia, kuku eginez, keinu erdi harritu erdi burlariarekin. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 188. orr.
Pepponek gorantz begiratu zuen, burlari, jaka erantzi, ukabila goititu eta jendea isildu egin zen. -Bai emaztekia, zer dun horrela harritzeko? -Chadefaud burlari zebilen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 104. orr.
Atzetik badabilkie mutiko saldo bat, oihuka eta burlari. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 97. orr.