Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
burlaizetsu 1 izond burlaizez betea.
Halako batean, aitaren jardun burlaizetsua: zon-zon, Nora, zon, zon eta zon! Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 120. orr.
Bat-batean, Ireneoren ahots gora burlaizetsua entzun nuen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 89. orr.
Ohitik kanpoko erresumin burlaizetsua aurpegiratu zion Mathildek. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 196. orr.
Maltzur tankera zuen bere begi burlaizetsuekin. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 21. orr.
2 (adizlagun gisa)
Ez zaitez nitaz kezka! -eta burlaizetsu, tapakiaren ertza igurtzi zuen kokotsaz-. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 142. orr.