Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
burka iz islamiar emakumeen jantzia, gorputza eta aurpegia osorik estaltzen dituena.
Ageriko burkak, Fatimak-eta jantzi ohi dutena, burua eta aurpegia estaltzen ditu, baina begiak libre uzten ditu. baietz, Ipar Osetiako bahitzaileak, irailaren 11ko hegazkin pilotuak, burka inposatu zuten taliban doilorrak. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 108. orr.
Burka jantzitako emakumeak hara eta hona dabiltza telebistako irudietan, goitik behera estalita, mamuen antzera.Emakume italiar batek isuna ordaindu beharra dauka burka janzteagatik. Berria - Kultura 2004-08-12
Burkarena eta ablazioarena parekatu dituen politikariak ahalik azkarren utzi behar zukeen bere kargua. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 106. orr.