Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

burgundiar izlag Goi erdi aroko Burgundiakoa, Burgundiari dagokiona, Burgundiako herritarra.

Orain jatetxe batera joaten naiz eta, roast beef tristearen gainetik, gebackner Schinkena bere saltsa burgundiarrean borborka ikusten dut.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 8. orr.

Haien kodeetan hiru konposizio-mota ageri dira; bat burgundiar edo erromatar nobleagatik, [...].     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 303. orr.

Guk -eta 'gu' esatean lonbardiar, saxoniar, frantziar, lorrenar, bavariar, suabiar eta burgundiarrak esan nahi dut- hainbesterainoxe mespretxatzen ditugu erromatarrak, ezen, gure etsaiekin pazientzia galtzen dugunean, "erromatarra!" hitza da esan behar dugun guztia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 226. orr.

Bisigodoek Galia Narbonensis delakoa hartu zuten, eta ia Midi osoa; burgundiarrak ekialdera begira dagoen aldean jarri ziren, eta frankoek beste guztia konkistatu zuten, gutxi gorabehera.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 271. orr.

Maila ertaineko burgundiar edo erromatarragatik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 303. orr.

Italiaren hurbiltasun horrek ekarri zuen erromatar zuzenbidea hobeto gordetzea behinola godoen eta burgundiarren mende egondako bazterretan. bisigodoen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 202. orr.

Burgundiarren kroniketan eta kodeetan ikus daitekeenez.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 271. orr.

Bisigodoek, burgundiarrek eta lonbardiarrek beren erresumak sortu zituztenean, idatziz jarri zituzten beren legeak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 191. orr.

Gondebaldok burgundiarrei eman legeek zuhur samarrak dirudite.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 193. orr.

Glebako joputza, beraz, ezarrita zegoen jadanik Galiako parte hartan burgundiarrak sartu aurretik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 273. orr.

Izango al da itxaropenik jaten nuen bezala berriro jan ahal izateko? Orain jatetxe batera joaten naiz eta, roast beef tristearen gainetik, gebackner Schinkena bere saltsa burgundiarrean borborka ikusten dut.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 8. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus