Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Taxu oneko damak eta zaldun burgoiak. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 56. orr.
Baroja-k ez dauka Shakespeare edo Goethe burgoiekin zerikusirik. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 190. orr.
Hark, neuk bezala, gizon handi-uste eta burgoitzat hauka. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 191. orr.
Ezin zuen onez eraman, burgoia, berekoia, ergela, eta harroputza iruditzen zitzaion. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.
Ikasketak Parisen egina zen, eta frantses burgoi baten keinu eta jarrera itxuratiak hartu zituen han. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 27. orr.
-Ez da beharrik izanen -ihardetsi nion jaun gazte burgoiari. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 251. orr.
Frantses polizia burgoiagoa delako, bere lanbideaz harroago dagoelako. Berria - Kultura 2004-07-11
Beste partea berriz, gaskoia, harroa da, burgoia, bere dohainen berri ondo dakiena, exhibizionista. Askoren artean «Rataplan» - 10. orr.
Apaldua zegoen harengan bere lehengo mintzaera burgoia. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 261. orr.
Pitigrillik, bere betiko itxura misteriotsu, burgoi eta nahigabetuaz, orri-pasaka irakurri zituen pixka batean. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 129. orr.
Elkarren adiskide garen honetan ere zeharo txundituta gogoratzen dut behialako irudi gorrotagarri eta burgoi hura. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 244. orr.
Bere menpekoen umeendako gordetzen zuen urruntasun burgoi berarekin emanen zidan arrapostu. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 99. orr.
Duffy jaunaren gela alfonbratu gabea zen, eta hormak, burgoiak, margolanez erantzirik zeuden. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 155. orr.
Errazena erlatibismo unibertsal honengatik heiagoratzea da eta eskandalizatzea [...]; eta, gure neomoderno batzuek gustu dutenez, egungo miseriaren aldean behialako Ilustrazio razional eta burgoi paregabea goraipatzea. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 36. orr.
Burgoi mintzatua zitzaidan, nola jauna bere zerbitzuko laborariari. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 250. orr.
-Lancelot, Lancelot -erantzun zion burgoi Gwainek-. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 85. orr.
Buruxut heldu zen, lehengo egunean bezain burgoi eta ilun aire batek hartua. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 259. orr.
-Ez al duk nahi? -galdetzen du jeneralak, hotz eta burgoi, goragoko baten antzera mintzatuz-. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 221. orr.
Inork gutxik eramango luke zure arantzazko koroa horren duin, horren burgoi. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 113. orr.