Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

burgo (ETCn 1.232 agerraldi; orobat burgu ETCn 420 agerraldi) iz erdi aroko herri bateko gune gotortua.

Halaxe sortuak baitira Iruñeko, Estellako, Tuterako eta bestetako burgo eta elizak San Nikolasen itzalpean, eta beste nafar herriska askotakoak ere bai.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 38. orr.

Hiriz edo burguz kanpoko pertsonak oso gaizki tratatuak izan dira maiz, eta horregatik dira sinonimoak, gaztelaniaz behintzat, kulturagabea eta aldeanoa, Hohenstaufendarrek berenganaturiko zalduneria-kultura, lehenago bikaina izan bazen ere ordurako behegunera iritsia da eta burgoetako hiri-kulturak hartuta zeukan ordurako haren lekua.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 73. orr.

Burgo hauetan gizarte klase berri bat hasi zen ernetzen: burgesia.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 10. orr.

Garai hartan hiri, burgo edo herri bakoitzak bere ohitura zuelarik, lege zibilen gorputz orokorra ematea, lege partikular guztiak une batean aldatu nahi izatea zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 238. orr.

Berehalaxe, elizaren eta erregeren arteko espagatik, Santxo Azkarrak kiskali eginen zuen San Nikolasen itzalpeko burgo osoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 38. orr.

Karlos III. Nobleak 1423an Iruñeko hirigune osoari "Privilegio de la Unión" eman zion arte, Navarreria, San Zernin burgoa, San Nikolas, eta San Miguel auzoak besterik ez zituen Iruñeak, beren lurpeko urtegi, dorre, harresi eta sar aterako ate handi banarekin.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 53. orr.

Nabarreria burguak, adibidez, egitura erromatarra mantentzen du: laukizuzen itxura, eta bi kale nagusi, erromatar hirietako Cardus eta Decumanus horien antzera.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22

Kontuak hola, ailegatu duk 1276 urtea, Iruñeko Navarrerian piztu duk sekulako gerratea burgoen kontra.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 130. orr.

Kondeek zenturioi izeneko ofizialak ere bazituzten beren aginduetara; hauek burgoko gizon libreak, hots, ehunekoak, eramaten zituzten gerrara.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 285. orr.

XIV mendeko burgo eta hiribildu horietan sortu dira indarrarekin gotiko berantiarraren katedralak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 1. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus