Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan militantzia puntu hori mantentzen da, baina EAEn pixka bat burgestu egin gara -Ez dut uste gu batere pijoak garenik, eta burgesturik egongo bagina ez ginateke lau lagun elkarrekin biziko pisu kutre baten. Berria - Kultura 2004-04-20
Poeta jadanik burgestu haren kantu lehor zatarra. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 113. orr.
Vladimirren lagunak burgestuak zeuden, asaldatu egiten zituen gure eskariak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 152. orr.
Horregatik gara muturrekoak, burgestu bakoak. Berria - Euskal Herria 2004-02-10
Horra, jitoeuskaldun burgestua, bere arimaren eskasia zaldiaren izpirituz emendatu nahian. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 114. orr.
Ez ditzala gure uste burgestuak dardarazi. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 62. orr.
Denek erabiltzen dute argudio hori pijoei eta burgestuei dirua alferrik gastarazteko kontzientzia arazorik sortu gabe. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 111. orr.
Talde horien artean ikasleok ere bat gehiago gaituk, eta oso garrantzitsua duk gure presentzia, langileak aspaldi oso burgestuta daudelako, lana galtzeko beldurrarekin, gu ez gaituk soldataren esklabu, gu gaituk gizartearen kontzientzia! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 262. orr.
Ez diat beste iraultzarik sumatzen inguru oso burgestuan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 223. orr.