Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
burgeste iz burges bihurtzea, burgesen moldeak eta ohiturak hartzea.
Iruditzen zitzaidan bilakaera bat ari zela gertatzen, jendea gero eta integratuago zegoela sisteman eta gizarte osoaren burgeste bat ari ote zen gauzatzen. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 75. orr.
Brooklynen burgeste azkarra ez baitzen hirurogeita hamarreko urteetako erdialdera arte hasi. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 101. orr.
Burgeste prozesuaren hasiera izan ote zitekeen hura? Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 113. orr.