Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Inork ez zeraman kopetan idatzita bere etxean zenbat diru sartzen zen, baina janzkeraz eta jarreraz identifikatu uste nituen jatorri proletarioko trauskil airekoak eta burgeskume finagoak. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 19. orr.
Guztiz bestelako leloa da, ordea, denbora urre dela dioten burgeskume berriona. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 114. orr.
Zelulakideen idurikoz gu burgeskume alienatu batzuk izanik, eta haiek, berriz, ameslari irrigarri andana gure irizpidean, [...]. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 188. orr.
Eta haren eskutik gu ere, burgeskume alaenok, Zabalguneko bizilagun prestu eta zintzo, inoiz gutitan zanpatu gabeko tokiak urratzen hasi ginen jaiegunetako bezperetan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 156. orr.
Baina orain ikusten dudanez, bera zen bakarrenetakoa gure burgeskume-kontraesanak ipurdi bistan jartzen. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 139. orr.