Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

burges (ETCn 3.346 agerraldi; orobat burjes ETCn 77 agerraldi) 1 iz klase buruzagikoa edo erdikoa den pertsona, noblea edo langile klasekoa ez den pertsona.

Pobreek bost xentimo ematen dute; burgesek erreal bana; jaunek pezeta erdia; enperadoreek, printzeek eta poetek pezeta.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 109. orr.

Noble, burges eta herri xehearen arteko berdintasuna lege penalaren aurrean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 10. orr.

XII., XIII. eta XIV. mendeetan hasi ziren hiribilduak sortzen, eta hauekin batera klase sozial berri bat, merkatari txikiz, burgesez eta era guztietako esku-langilez osatua.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 10. orr.

Oro burgesak ziren; notario, abokatu, edo saltzaile aberatsak ziren, eta elkar sostengatzen zuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 181. orr.

Laborari eta burgesak ez ezik, armagizonak ere baziren haien artean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 287. orr.

Kubara doazenak herri xehearen semeak dituk, burgesek dirua zaukatek ordainduta joan barik libratzeko.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 34. orr.

Gure herriko burgesak apalak eta austeroak zirelako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 19. orr.

Bere jabegoa administratzen duela burges batek bezala.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 32. orr.

Tripa zorroa ondo betea dute burges horiek, betekada orokorrezko gobernu honi sostengua ematen dioten dendari gizon horiek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 229. orr.

Bidenabar baino ez nion Kroaziako lagunari Frantziako Iraultzaren gorabeheretan girondinoen rola zein izan zen; burgesen eskubide ekonomikoen alde egitea.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 58. orr.

Burgesen konformismo ergelaren kontra.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 12. orr.

Burgesen semeak soilik hartzen dituen eskola izango da etorkizuneko klase-zuzendariak diseinatzen eta moldatzen dituen fabrika.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 12. orr.

Iraultza guztiak burgesentzat izan dituk.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 215. orr.

Ez ziren nobleak, burgesak baizik, herri-kontseiluan agintzen zutenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.

Burgesak ere baziren, auzo urrunetako errentadunak, goizeko lauretan arrain freskoa erostera etorri eta azkenean ia oharkabe izugarrizko sorta baten jabe egiten zirenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 154. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ez zuen bostondar burges longainadun puritanoen belarririk gozatzeko asmorik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 69. orr.

Izan ere, azken finean espirituz leiala izan arren, komunista edo komunistazalea izandako garaia barne, burges hutsa izan baitzen beti.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 244. orr.

Emaztea galaietarik begiratzearren leiho-balkoiak burdin-sare sarriez, eta etxea ohointzatik begiratzearren borta burdinaje sendoz hornitzea, hauxe da Espainiako burges nobleen arrangura.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 203. orr.

Karrikara atera zen burges dirudun bat iduri, txapela gora eta guzi.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 199. orr.

Iruñeko burges apalen artean hazia zen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 56. orr.

"Judu-erlijioko" burges edo burges agnostiko bihurtzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 205. orr.

Ofizialki konbertituriko burges agnostiko edo ateoen biloben artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 327. orr.

Bukatu zaizue pagotxa, burges putakumeok!  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 120. orr.

3 (dagokion izenaren ezkerrean)

Herriko burges jendea eta gu ez ginen berdin bizi.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 177. orr.

Ekonomia politikoak bere papera duela gizarte kapitalistan, burges klasearen interesei zerbitzatzen diela.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 210. orr.

Marxen mesianismo zientifikoa burges jatorrikoa da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 48. orr.

Guk jaso dugun euskara, burges ideologia baten sostengua da.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 162. orr.

Egia esango dizut, ni ez naiz burges bizitza horren zalea, ama eta Margot bezala.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 299. orr.

Txaranga bat herri bateko alde zaharrean espero genuke eta ez burges gustuko auzo batean.  Berria - Kultura   2004-06-09

Kafka leporaino zegoen burges lohian sartuta.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 62. orr.

Erran liteke burges miliziakoei erakutsi nahi dietela beren kidekoekin ez zaiela zorroztasuna urtzen. Iraultzaren atarian (1762), Jean-Jacques Rousseau da burges pedagogiaren ideologoa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 22. orr.

4 izond burgesena, burgesei dagokiena.

1905ean familia burges batean jaioa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 7. orr.

Horixe da neskatoak azkeneko behar duen gauza, egonarririk gabe eta bete ezinezko eskaerekin estu hartuko duen emakume burges neurotiko bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 197. orr.

Horrexegatik zen legitimista, Iraultza aurreko monarkiaren oinordekoen aldekoa, Luis-Filipe errege burgesaren aurkakoa, erabat kontserbadorea.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 28. orr.

Etorkizunean gizarte-zuzendari izango diren ikasle burges haientzat.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 36. orr.

Egunen batean su emango zioagu hiri burges honi.     «Kuskue tanden», 2004 - 183. orr.

Herri industrial hori eta Donostia burgesa kontrajarri ditu Manifesta 5ek.  Berria - Kultura   2004-06-09

Mundu intelektual eta burgesaren irudipen ideal bat, erabat lausoa.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 63. orr.

Leihoetatik zehar etxe-barne burgesen erosotasuna genekusan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 169. orr.

Neure izen burgesa baztertu, eta Liberto bataiatu ninduten Donostiako CNTko egoitzan!  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 53. orr.

Familiatik zetorkidan ingurune erdaldun eta burgesak ezinegon handia sortarazi zidan, nik beste kezka batzuk neuzkalako: kezka sozialak, kezka linguistikoak, kezka nazionalak...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 178. orr.

Bete-beteko luxu burges sendoa ezartzen zuten han altzari horien guztien artean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 90. orr.

Unibersalkeria burges abstraktoaren aurka.  Berria - Harian   2005-06-21

Garai jakin bateko mentalitate burgesaren produktu da marxismoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 48. orr.

Bizimodu erraxa, ordenatua eta burgesa, ordutegi finkoez, sendaketa bizkorgarriez eta familian kontrolatutako ikasketa sistematikoez osatua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 172. orr.

Balio burgesak nola hedatu eta txertatu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 35. orr.

Ez da izan gainera ideologia burges bat XV. mendetik XX. mendera, hainbat ideologia formazio baizik, bata bestearen segidan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 203. orr.

Erdi lo idatzi beharra dagoela, lokartzen ari zarenean bezala, intziri burges guztien kontzientzia faltsua ahanzteko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 6. orr.

Jangela horixkaren garbitasun eta epeltasun burgesak barrena biguntzen zioten atean bertan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 156. orr.

Ez zirelako ekonomia burgesaren beharretara egokitzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 12. orr.

Kondenatzea, zigortzea eta zapaltzea beste obsesiorik ez zuen orduko moral burgesaren aurrean, Sadek ozen eta agerian defendatzen ditu ordutik hona mendebaldeko gizartea martirizatu duten lau tabu nagusiak: 1) masturbazioa; 2) uzki-koitoa; 3) lesbianismoa; 4) homosexualitatea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 15. orr.

Edozein politika burges-nazionalistatatik urrutiratuta, langile-klasearen interesen defentsan jarri nahi ditu indar guztiak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 126. orr.

Aro humanista-liberal-burgesa, Ernazimentuarekin sortu eta Iraultza Frantsesarekin nagusitua.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 279. orr.

Iraultza burgesa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 10. orr.

Pedagogoen mugimendua da XVIII. mendeko eraikin burgesaren zutabe nagusia.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 12. orr.

5 burges txiki (ETCn 176 agerraldi; orobat burges ttipi ETCn 22 agerraldi, txipi g.er. eta tiki g.er.)

Gu ezkerrekoak garelako, ez zuek bezala, maximalismora jolasten duzuen burges txikiak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 132. orr.

Burges ttipiaren estatusa berreskuratu du eta han-hemen dabil negoziotan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 115. orr.

Zenbait hilabetez, aberriaren salbatzea bere esku zuela sinesten zuen burges ttipi hura izaki harroa bihurtu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 105. orr.

Lehendabizi, trenbideko langileak, Tourvillekoak, etorriko dira, Saint-Symphorineko xaboi lantegietan aritzen diren haien emazteekin batera, ondoren Jouxtebouvilleko burges txikiak, gero Pinot ehundegietako beharginak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 84. orr.

Guztiz alienatutako burges txikiak baino ez daude, Berlusconiri eta botere politiko mafiosoari onespena ematen diotenak. Baina zu, elizarako diru eske zabiltzala, etxe guztietan sartuko zara, hala burges txikienetan nola merkatarienetan, eta guztiei galdetzeko aukera izango duzu.  Berria - Kultura   2004-01-27

Ordena santuko izan diren burges txikien kale-tropa liberal guztia.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 76. orr.

6 (izenondo gisa)

Bizimodu antolatuko familia burges-txikia, neurritsua, zuhurra.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 221. orr.

Ideologia burges txikiaren esanetara zegoen, eta nazionalismoan, aktibismoan eta boluntarismoan hartzen zuen oinarri.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 232. orr.

Lasai asko bizi ginen, hainbestean gure zekenkeria burges txikian hondoratuta.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 10. orr.

Hiri eta herrietako iragan burges txikiaren azken hondakinak diruditen horiek.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 143. orr.

Era horretako jarrera burges txikiekin ez omen zen posible klaseko posizioen bidean aurrera egitea.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 226. orr.

Sujetibista, burges tiki edo utopiko batzuk besterik ez dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 50. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus