Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Deustuan bazkaldu eta Abando aldeko etxe burgesen ondotik paseatu ondoren, La Peñako burdel batean amaitu zuten gaua. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 124. orr.
Maila guztietako burdelak bisitatu nituen, bezero moduan beti. Berria - Gaiak 2004-05-28
Ezkontzen ez bazen, Andresek bazuen amore ematea, eta herriko galduekin Urliaren edo Berendiarenera joan, bizimodu lizuneko emakumeak Erdi Aroko burdeletan bezala bizi ziren bi kale haietara; baina nahaskeria hori mingarria zen bere harrotasunarentzat. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 232. orr.
«Burdelak legeztatuz gero, prostitutek Poliziaren babesa jaso ahal izango lukete», azaldu zuen Blunkettek. Berria - Gaiak 2004-07-17
Leonard Cohenen abestiek lagunduta, inolako idealismorik ez duten kolono batzuk jarri zizkigun begi aurrean: McCabe, prostituzioarekin negozio egin nahi duen koldarra, eta burdela dotoreziaz jantzi nahi duen Miller andere gogorra. Berria - Kultura 2006-03-01
-Ez dut jauregia burdel bat bihurturik ikusi nahi eta, beraz, badakizue nola ibili behar duzuen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 55. orr.
Hamabi anai-arrebetako familia pobre batekoa zelarik, burdel batean akabatu baitzuen, etsimendu handian, hamaika desengainuren ondoren. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 322. orr.
Bahitutako neskak Indiara eramaten dituzte eta Mumbai, Calcuta edo Delhiko burdeletako nagusiei saldu. Berria - Gaiak 2004-03-21
Burdela olagarro bat da, bere garroen mendean loturik dauzkana emakume piztia zoritxarreko horiek. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 276. orr.
Frantziako errege hura, zeinak, bere emaztekiekin eta bere burdel ibiltariarekin zituèn gehiegizko gastuei buru egin ahal izaiteko, etengabe igaiten baitzizkien herritarrei zergak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 201. orr.
Dien Bien Phun bi BMC zeuden (Kanpainako Burdel Militarrak). Berria - Mundua 2004-05-09